Urriaren 18an bukatuko da aurkezteko epea.

Klasikoa da aspalditik Gorbeialdeko Kuadrillak urtero antolatzen duen argazki lehiaketa; dagoeneko XXI. ena.

‘Lehen Gorbeialdea, inoiz baino gehiago’ lelopean argazkiak modu librean aurkeztu ahal izango dira; eta Gorbeialdeko Kuadrilla osatzen duten udalerrietan hartutako argazkiak bakarrik onartuko dira: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia.

Lehiaketako sariak Gorbeialdeko Kuadrillako edozein saltoki edo establezimendutan gastatzeko txartelak izango dira (sartzen diren enpresen zerrenda bat emango da).

Ikusi hemen oinarriak.