Zerk mugitzen gaitu Gorbeialdeko euskaltzaleok, antolatzen, proposatzen eta martxan jartzen dugun guztia egitera? Galdera horri erantzuten saiatuko gara abenduaren 2an, Urkabustaizko Kultur Etxean egingo dugun lehenengo topaketan.
Topaketa honen helburua, Gorbeialdean euskalgintzan lanean ari diren taldeek, udalerriz udalerri, antolatzen dituen jarduerarik nabarmenen bilduma egitea da. Horrek, gure Kuadrillan euskararen erabilera handitzeko egiten dugunaren argazki bat emango digu. Eta esperientziak trukatzeko ere balioko du.
Horrekin batera, jarduera horiek antolatzeko sakonean dugun arrazoien inguruko hausnarketatxoa ere egin nahi dugu. Horregatik izenburua: “Zerk mugitzen gaitu?”. Hau da, zein dira egiten duguna egiteko indarra ematen diguten arrazoiak?
Egitaraua ikusteko, izena emateko modua kontsultatzeko… Egin klik hemen: Gorbeialdeko Kuadrillaren webgunean duzu jakin beharreko guztia.