Urriaren 8an, igandea, Urkabustaiz Eguna ospatuko da, kasu honetan Untzan.

Egitarau zabal honen baitan daude mendi martxa, Solaria-ren aurkako kontzentrazioa, bolo jaurtiketa, herri kirolak, umeendako tailerrak, herri bazkaria, bingo musikatua, briska, mus eta ping-pong txapelketa, txikiendako antzerkia, Dantza plaza, kontzertua, suzko zezena, erromeria eta DJak.

Gainera, taxi zerbitzua ere izango da 627 411127.

Eta ez ahaztu herri bazkarirako hemen izena ematea.