Uztailaren 27tik ibilgailu elektrikoak kargatzeko tokia prest dago. Ugarte kaleko aparkalekuan dago kokatuta, eta hura erabili ahal izateko, Place-to-plug plataforma erabili behar da. Plataforma hori kargatze puntuan bertan dagoen QR kodearen bidez deskargatu ahal izango da.

Neurri honekin, Udalak beste urrats bat eman nahi du klima aldaketa arintzearen alde, mugikortasun garbiaren aldeko apustua eginez. Ekintza hori Eusko Jaurlaritzaren mugikortasun eraginkor eta jasangarrirako pizgarrien programari esker egin ahal izan da (Moves III), Europako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.