Gorbeialdeko Kuadrillak XIX. Orri-markagailu lehiaketa antolatu du.

Gaia librea da, eta kategoriak honako hauek dira: Benjaminak, Kimuak, Haurrak, Gazteak, Helduak eta Nagusiak.

Hiru sari izango dira kategoria bakoitzeko: 1. saria 150 euro, 2. saria 100 euro, 3. saria 60 euro, Benjaminak (sari bakarra) 40 euro, eta Seniorrak (sari bakarra) 40 euro.

Pertsona bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu, eta horretarako epea azaroaren 21ean bukatuko da.

Irakurri hemen oinarriak.