Urriaren 29an Urkabustaizko XIII. Nekazal eta Abeltzain Feria egingo da, oso egitarau zabalarekin.

Ferian zaldi, behi, ardi eta ahuntzen erakusketa izango da; baita nekazaritzako elikagai eta artisautzaren erakusketa eta salmenta ere. Feria 11:00etatik 14:30era bitartean izango da.

Gainera, umeendako egurrezko tailerrak eta jolasak izango dira, herri kirolen erakustaldia, bolo txapelketa, Musika Eskolaren eskutik kale girotzea eta artisautza produktuen zozketa, besteak beste.