Larunbat honetan, uztailak 22, astronomia gaualdia egingo da, Udalak eta Arabako Astronomia elkarteak antolatuta.

Lehenik eta behin kultura gelan (farmaziaren alboan) batuko dira 20:00etan, eta han ‘Iniciación a la observación del cielo’ hitzaldia eskainiko zaie.

Horren ostean, 22:15ean, San Vicente bideko goialdera joko dute zeruaren behaketa teleskopioekin eta teleskopio gabe egiteko.

Izena eman nahi dutenek 682 440810 zenbakira whatsapp-a bidali beharko dute parte hartzaile kopurua eta ekintza mota zehaztuz.