Finalerdien fasean sartu da Arabako Bertsolari Txapelketa. Bi saio izango dira: maiatzaren 28an Araian lehengoa; eta maiatzaren 29an Izarran bigarrena. Beraz, Urkabustaizen erabakiko da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finaleko seikotea nork osatuko duen.
Azken txanpan sartzera doa Arabako Bertsolari Txapelketa, faserik erabakigarrienean, hain zuzen ere. Bi saio baino ez dira geratzen ekainaren 11n Europa Jauregian egingo den finala nola osatuko den jakiteko. Eta, bi saio horietan azkena, Urkabustaizko Kultur Etxean jokatuko da, maiatzaren 29an (igandea), arratsaldeko 17:30ean. Beraz, saio horren ostean jakingo dugu zein den finala osatuko duen seikotea.
Ondorengo sei bertsolariak arituko dira kantuan Urkabustaitzen:
Iñaki Viñaspre Simon
Manex Agirre Arriolabengoa
Paula Amilburu Izargarai
Peru Abarrategi Sarrionandia
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola
Xabi Igoa Eriz
Gai-jartzaile lanetan Olatz Santocildes arituko da.
Saiorako sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus webgunean: sarrera arruntak 8€ balio du; Bertsozale Elkarteko bazkideenak 6€; eta 16 urtetik beherakoena dohainik izango da. Saioa hasi aurretik kultura etxean bertan ere eskuragarri egongo dira sarrerak, aurretik denak saldu ez badira, behintzat.