Zer da “Haurren aurrean helduok heldu”?

Urriaren 19tik 29ra, hamar egunez, baliabideak eman eta ekintzak proposatuko dizkiegu guraso eta zaintzaileei, euren arteko euskararen erabileran eragiteko eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzeko. Izan ere, umeekin egoten diren helduen hizkuntza-portaerak funtsezkoak dira, hain zuzen ere, umeen etorkizuneko hizkuntza-portaerak finkatzerakoan. Garbi esanda: oinarri-oinarrizkoa da gurasoek, zaintzaileek, aiton-amonek… umeen aurrean, ahal den neurrian, elkarrekin euskaraz egitea, eta umeei ere euskaraz egitea; beraiek baitira umeen erreferente nagusiak, baita hizkuntza kontuetan ere.
Beraz, gurasoen* arteko -hau da, helduen arteko- hizkuntza portaeretan eragitea eta euskararen erabilera areagotzeko aktibatzea da helburua, eta baita helduen hizkuntza ohiturek umeengan duten eraginaren kontzientzia piztea, eta, ondorioz, hizkuntzari dagokionez eredugarri izatea ere.

 

Eta zer egingo dugu URKABUSTAIZEN?

Ekimenak iraun bitartean, hainbat aholku eta baliabide eskainiko dizkiegu guraso, zaintzaile eta abarrei. Baina, urriaren 24an (asteartea), 17:00etan, KALEKANTOI tailerraz gozatzeko aukera izango dugu: Betiko jolas eta jostailuak bereskuratuz, familian zein lagun artean gozatzeko aukera eskaintzen duen tailerra da. Tortolosak, txingoa, txapak, igela, goma, soka, kanikak…

Tailerra Izarrako plazan izango da, eta, euria egiten badu, frontoian.

Horrez gain, Gorbeialde osoan zehar ere egongo dira era horretako jarduerak. Hemen klik eginda ikus dezakezu herriz herri antolatutako jarduera programa.