Irubidaurgo Museo Etnografikoa 1996. urtean ireki zen. Bertan, inguruko bizimodu tradizionala eta historia azaltzen dira. Museoan gure arbasoen bizimoduaren eta artearen erakusgarri diren objektu eta elementu ugari daude.
Horien artean, aipagarriak dira etxebizitza eta etxeko tresnak, nekazaritza, ehiza, abeltzaintza, artisautza eta trenbidearekin lotutakoak; trenbideak eragin handia izan zuen garai bateko Urkabustaizko gizartean eta ekonomian. Museoan ikusgai dauden elementu guztiak udalerriko biztanleek utzitakoak dira.
Museoa Izarrako alde zaharrean dago, zubiaren ondoan, eta Doña Lola etxeari atxikitako eraikin batean; garai batean txabola moduan erabiltzen zen eraikinean, hain zuzen. “Doña Lola” etxea, Ostuñoko parkearen inguruan kokatua, edertasun errustiko handia duen oinetxea da, 90. hamarkadan eraberritu eta jatetxe eta landa-hotel bihurtua. Bai eraikina, bai horren inguruko lurrak María del Milagro Clavijo y Viejo andrearenak ziren -Doña Lola eziezenez ezagunagoa zen-, eta hark herriari saldu zizkion 1977an.
Telefonoa: 609 49 43 01