Gasteiztik N-622 errepidea hartu eta A-2521 errepidean barrena Izarrarantz eramango gaituen bidegurutzea hartu behar da. Bide hau utzi eta eskuinetarantz jarraituko dugu A-4421 errepidean, harik eta Oiardora heldu arte.

1.OIARDO

Funtsean abeltzaintzan aritzen den herri honetan, XIII. mendeko parrokia-eliza nabarmentzen da, Kuartango inguruan agertzen den erromanikoaren adibide bat, eta inguru honetan landa-kutsu nabarmena hartzen duena.

Beheko auzoan, elizatik abiatuta, errepidean aurrera jarraitu eta eskuinetarantz agertzen den lehen bidegurutzean baserri multzo bat aurkituko dugu. Horien artean, gure bidean eskuinerantz lehenengo aurkitzen dena da nabarmentzekoa. Baserri honek bizkaitar tipologia du, eta arabar tipologia neoklasikoko baserriz inguratuta dago. Baserria XVIII. mende hasierakoa da, estilo barrokoa du eta ez du karreraperik.

Goiko auzoaren gainaldean XVIII. mende amaierako baserri bat nabarmentzen da. Baserri honek arabar tipologia neoklasikoa du, eta beronen teilatu-hegalak duen izugarrizko zabaleragatik eta altxaera nagusian dituen jabaloi handiengatik da ezaguna. Horrez gain, zurkaizteko duen modua ere Araban direnetan txundigarrienetako bat da. XVI. mendeko Goikoama ermitatik ikuspegi bikaina goza daiteke: Gorbeiaren gailurra, Urduñako harkaitzak eta kantabriar mendilerroak.

Iglesia parroquial San Juan Bautista de Oiardo

San Juan Bataiatzailea Oiardoko eliza

A-2521 errepidera itzuliko gara eta ezkerretaranzko bidegurutzea hartuko dugu Goiurirantz.

2.GOIURI

Jaundia errekak, Basalderekin bat egindakoan Altube izena hartzen duenak, bitan banatzen du herria. Uraren ibilbide horrek erorketa askeko eta 100 metro altuko ur-jauzi ikusgarria osatzen du.

Santiagoren parrokia-elizak Oiardon bisitatutakoaren molde berbera du, baina arku zorrotzeko sarrera gotikoa mantentzen du hegoaldean. Herria hainbat landa-baserrik osatzen dute, eta zortea badugu Idiazabal jatorri-deiturako gazta erosi ahal izango dugu horietan.

Cascada de Goiuri

Goiuri Urjauzia

A-2521 errepidean aurrera eginez Izarra herrira helduko gara.

3.IZARRA

Herrigunea bi populazio gunetan dago banaturik. 1847. urtean trenbidea eraiki zen bidaiarientzako eta merkantzietarako geltokiarekin eta horrela, herri-gune berria sortu zen haren inguruan: industriak, egoitza izaera duten etxebizitzak, pilotalekua, tabernak eta 1947. urtean eginiko udaletxea horien erdian.

Trenbidez eta Ondona ibaiaz beste aldera, zabaldu egiten da Izarra “herria” edo honen herri-gune zaharra, eta antolatzeko modu anarkiko samarra du ezaugarri, aldapan zehar barreiatutako baserriak baititu. Nabarmentzekoak dira “Doña Lola” jatetxe-hotela, “Irubidaur” Museo Etnografikoa kokatzen den tokia, Andra Mariaren Jaiotzaren edo Andra Maria Arrosariokoaren eliza eta ezkerretara dugun baserri bat, elizara igotzeko azken arrapala baino lehentxeago. Izarrako baserririk zaharrenetako bat da.

Pueblo de Izarra

Ibarra herria

Hegoalderantz aterako gara A-3314 errepide beretik, harik eta lehen bidegurutzera heldu arte. Bertan, eskuinetarantz sartuko gara eta Abezia herrira iritsiko gara A-4420 errepideari jarraituz.

4.ABEZIA

Abeziak piriniar herrien kutsua du, hainbat muinoz inguratua: “Corral” muinoa ipar-mendebaldean eta “San Bartolome” muinoa hego-mendebaldean.

Plaza nagusitik Goiko auzorantz hartuko dugu. Vadillo ibaia zeharkatu ondoan, lehen bidegurutzean, ezkerretarantz jarraituko dugu, Urkabustaizko baserririk zaharrenetako bat ikusteko, “Urbina Baserria”, XVI. mendeko inguru hezeko ohiko baserri bat. Barnealdean, etxe erdian kokaturiko antzinako sukaldea nabarmentzen da, kanpoko argiztapenik gabekoa eta bi sarrera dituena. Piriniar inguruko ohiko sukaldea da eta Araban mantentzen den bakarra.

Berriz ere plazara itzuliz beheko auzorantz hartuko dugu, nahiz eta egiaz altu samar kokaturik dagoen, eta gure ezkerretarantz kokatutako kaleko azken baserrirantz zuzenduko gara. Baserri hau jada desagertutako antzinako Salcedoko Doneztebe (San Esteban) monasterioaren inguruan dago eraikita. Hemen, lauza handiak eta hezurrak agertu ziren landa lantzen hasitakoan, monasterioaren antzinako hilerriaren hondarrak. Dena den, baserriko neurriz kanpoko hormek 1,24 m-koek, leiho bilakatutako 5 arkurekin batera, monasterio horren arrastoak baserriaren hormetan daudela ematen dute aditzera.

Pueblo de Abezia

Abezia herria

Beste ibilbideak

Mendi-ibiliak Urkabustaiztik

Mendi-ibilaldiak Urkabustaizen zehar

Ruta Bitoriano Larrazkueta

Bitoriano Larrazkueta ibilbidea