Beste behin Magialdia jaialdiak geldialdi bat egingo du udalerrian; aurten irailaren 5ean, osteguna.

Honako ekintzak izango dira:

18:00etan, magia tailerra emango da kultura etxean, 7 eta 12 urteko hartzaileei zuzenduta. Doan da, baina ezinbestekoa da aurretik hemen izena ematea.

18:30etik aurrera, udalerriko tabernetan magia erakustaldiak egingo dira.

Eta, azkenik, 19:30ean, Imanol Ituiñok magia ikuskizuna egingo du kultura etxeko antzokian.