Uztailerako hainbat masaje tailer antolatu dira kultura etxean, Izpiliku-ren Beatriz Martinen eskutik. Tailer bakoitzak 2 euroko kostua dauka eta plazak mugatuak dira. Izena emateko azken eguna da tailerra hasi baino bi egun lehenago 667 479867 telefono zenbakira deituta. Ordainketa tailer egunean egingo da.

Uztailak 5, 18:30etik 19:30era, 4 eta 18 hilabete arteko haurrei masajeak.

Uztailak 12, 18:30etik 20:30era, automasajea.

Uztailak 19, 18:00etatik 20:00etara, masajea bikotean.

Tailerrera esterilla, toalla eta olioa (azken hau aukeran) eraman beharko dira.