Aromaterapiakin lotutako bi tailer antolatu dira uztailerako, kultura etxean, 18:00etatik 19:30era. Tailer bakoitzaren kostua 10 eurokoa izango da, eta opari bat dauka barne. Plazak mugatuak dira; horregatik, izena eman behar da beranduenez tailerra hasi baino bi egun lehenago 667 479867 zenbakira deituta. Ordainketa tailer egunean egingo da.

Uztailaren 11n, ‘Botiquín sin tóxicos’ tailerra.

Uztailaren 25ean, ‘Aromaterapia emocional’ tailerra.