Udalak 40 urtetik gorako emakumeei zuzendutako indartze tailer berria antolatu du frontoian.
Ostiraletan egingo da, honako egunetan: apirilaren 5, 12 eta 19; eta maiatzaren 3, 10, 17, 24 eta 31.
Bi talde osatuko dira: bat, 17:00etatik 17:45era; eta bestea, 17:45etik 18:30era.
Kuota 10 eurokoa da, eta ezinbestekoa da gimnasioaren hiruhileko edo urteko bazkidea izatea.
Eman izena hemen.
Informazio gehiago, kultura2@urkabustaiz.eus e-posta helbidera idatzita.