40 urtetik gorako emakumeei zuzendutako indartze tailerraren saio berriak antolatu dira udal gimnasioan (frontoian).
Apirilaren 3tik aurrera ostiralera egingo dira, bi taldetan banatuta: bata, 17:00etatik 17:45era bitartean; eta bestea 17:45etik 18:30era.
Bederatzi saioen prezioa 13, 50 eurokoa da, baina ezinbestekoa da gimnasioko urteko edo hiruhilabeteko bazkidea izatea. Aurretik tailerrean ibili ez diren emakumeek lehentasuna izango dute.
Eman izena hemen!