Urriaren 22an, igandea, sukaldaritza tailer interesgarria egingo da Izarrako txokoan (beheko iturri), 11:00etatik 14:00etara. Matrikula doan da.
Tailer honek, ‘Gure elikadura baserritarren esku egon dadila eta ez multinazionalen menpe’ leloa daukanak, hainbat helburu ditu: hainbat elikagai prestatzen ikastea, produktu eta multinazional batzuek herrialde batzuen garapenean izan duten eragina ezagutzea, eta familia nekazaritza babestea, besteak beste.
Dagoeneko izenematea zabalik dago hemen. Eman izena lehenbailehen!