Abenduaren 5 eta 6an autodefentsa disidentea tailerra egingo da Gaztetxean. Ostegunean 17:30etik 20:30era; eta ostiralean 10:00etatik 14:00etara. Jarraian bazkari beganoa izango da.
Helburua da espazio seguru eta giro zainduan, jasaten ditugun biolentziei erantzuteko tresna kolektiboak sortzea eta gure arteko sareak sendotzea.
Plazak mugatuak dira, eta LGTBIA+ pertsonei zuzenduta dago. EHGAM Gorbeialdeak antolatu du.
Ezinbestekoa da aurretik izena ematea recetarionma@riseup.net e-posta helbidera idatzita.