Tramitazioaren prozesu orokorra

-Eskaeraren erregistroa, aurkeztutako dokumentazioarekin batera.
-Eskatzaileari, eskaera entregatu izanaren kopia zigilatua ematea.
-Hirigintza atalera bidaltzea, izapidetzeko.
-Kokagunera bisita egitea, beharrezkoa bada.
-Hirigintza-txosten teknikoa eta/edo txosten juridikoa egitea.
-Eragindako Administrazio batzarrari edo administrazio sektorialei, beharrezkoa bada, txostenak eman edo eskatzea.
– Eskaerari erantzutea (Txostena, Baimena, Lizentzia eman izanaren / ukatu izanaren Ebazpena…)

-Interesdunari jakinaraztea.

OHARRA: Hemen proposatutako 10 eskaera motak ez dira Urkabustaizko Udalaren Herritarren Atariko hirigintzako izapideen berberak. 

Izapideak non egin

Aurrez aurreko izapideak:

-Udaletxean: Udal plaza 2, Izarra (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara)

– Legeak* ezarritakoaren arabera, posta-bulegoetan, edo bestelako administrazio-erakundeetan.

*Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezzarritako moduan bidali ahal izango da dokumentazioa; aurrez aurre, legeak ezarritako bulego edo erregistroetan, edo posta-bulegoen bidez.

Online izapidetzea:

Herritarren ataria (udalaren webgunea) edo Egoitza Elektronikoa.

Zer da?

Lursail edo eraikin bati ezarri beharreko hirigintza-erregimenari edo baldintzei, baimendutako jarduera eta lanei eta baimena lortzeko beharrezkoak diren prozedurei buruzko informazioa.

Nork egin dezake?

Pertsona fisiko edo juridikoek, edo beren legezko ordezkariek.

  • Eskatzailea sozietate bat bada, eratze-eskritura eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren egiaztagiria aurkeztu behar dira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1 Eskabidea, beteta.

Oharrak:

– Informazioa eskatzen den lursaila edo eraikina egiaztatzeko moduan identifikatu behar da (katastroaren erreferentzia, kokalekuaren planoa, posta-helbidea…).

-Deskribatu kontsulta argi eta zehatz, eta kontsulta ondo ulertzeko beharrezko dokumentuak erantsi (planoak, argazkiak, eskriturak, krokisak…)

-Eskabideari erantsitako dokumentazioaren kopia bana aurkeztu, bat euskarri digitalean (PDF formatoan) ea bestea paperean.

Epea

Erantzuteko gutxi gorabeherako epea, hilabete (legezko gehienezkoa, hiru hilabete).

Ezarri beharreko araudia

– Urkabustaizko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia.

Lurzoruari eta Hiri-birgaikuntzari buruzko Legearen Testu Bateginaren 5.d artikulua (urriaren 30eko 7/2015 ELD).

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 9. artikulua (2/2006 legea, ekainaren 30ekoa).

Otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babestekoa, eta gerora egindako aldaketak, esaterako, 7/2012 Legea, apirilaren 23koa,abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentaraua egokitzen duena.

Zer da?

Baimen administratiboa, teknikoi errazak diren obrak exekutatzeko gaikuntza ematen duena. Obra horiek ezin diete eragin egitura-osagaiei, ezin dute eraikinaren itxura arkitektonikoa aldatu, eta ezingo dira eraikina handiagotzeko lanak, solairu berria egitekoak edo birgaitze integralak izan.

– Eraikinen barruko berritze-lanak, edo itxierak (pintura, sabai faltsuak, zoladurak, alikatatuak, zurgintza, inpermeabilizazio-lanak, instalazioak…).

-Teilaberritze-lanak

– Lursailen itxiturak, zolarriak, errotuluak…

– Bide publikoa okupatzea(aldamioak, hesiak, garabiak…).

Nork eska dezake?

Pertsona fisiko edo juridikoak, edo bere legezko ordezkariak.

  • Eskatzailea sozietate bat bada, eratze-eskritura eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren egiaztagiria aurkeztu behar dira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1 Eskabidea, beteta.

2 Dokumentazio teknikoa, kasua kasu, hirigintza sailarekin batera zehaztu beharrekoa:

  • Lanen deskribapen-memoria, jarduera-planoa eta lanen exekuzio materialaren aurrekontua.

Oharrak:

  • Lanek bide publikoan eraginen bat badute (aldamioak, hesiak, garabia… bertan jartzen bada) baimena eskatu beharko da.
  • Fatxadak edo teilatuak berritzeko lanetan, Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa aurkeztu behar da, eta Segurtasun eta Osasun koordinatzailea izendatu.
  • Lanek, Eraikuntza- eta Eraispen-lanetako Hondakinen Kudeaketa Plana izan beharko dute, eraikuntza- eta eraispen-lanetako hondakinen produkzioa eta kudeaketa arautzen duen ekainaren 26ko 112/2012 Errege Dekretuarekin bat eginez. Amaierako txostena, lanak bukatu ondoren aurkeztu behar da.
  • Beste administrazioen baimen sektoriala beharrezkoa den kasuetan, baimen hori aurkeztu beharko da lizentzia jasotzeko.
  • Babestutako elementuetan eraginen bat duten lanek, eskumena duen teknikariak idatzitako proiektu teknikoa beharko dute, kolegio ofizialaren bisatuarekin, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearekin bat eginez.
  • Baimenak, jabetza-eskubidearen salbuespenarekin eta hirugarrenen jabetzei kalterik egin gabe ematen dira, eta jabetzaren titularrak bakarrik du horien ardura.
  • Eskaerari erantsitako dokumentazioaren kopia bat euskarri digitalean (PDF formatuan) eta beste bat paperezko euskarrian aurkeztu behar dira.
Kostua

Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga:

  • Obra txikiak (proiektu teknikorik behar ez dutenak): exekuzio materialaren aurrekontuaren ehuneko 3,0* material*

* Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen Ordenantza fiskala (2005eko abenduaren 28ko 147 zk.dun ALHAO), eta bere moldaketa (2012ko urtarrilaren 20ko 8 zk.dun ALHAO) .

Epea

Ebazteko epea, gutxi gorabehera, hilabete (legezko gehienezko epea, hiru hilabete*)

* Eskaera, behin epea igaro ondoren,  isiltasun administratibo bidez onetsitzat emango da, beti ere, ez badio zerbitzu publikoaren doomeinuari eragiten, edo ezarri beharreko araudi juridikoa hausten.

Ezarri beharreko araudia

– Urkabustaizko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia.

Lurzoruari eta Hiri-birgaikuntzari buruzko Legearen Testu Bateginaren 5.d artikulua (urriaren 30eko 7/2015 ELD).

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 9. artikulua (2/2006 legea, ekainaren 30ekoa).

Otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babestekoa, eta gerora egindako aldaketak, esaterako, 7/2012 Legea, apirilaren 23koa,abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentaraua egokitzen duena.

– 38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikuntza arautzen duena.

-314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoari buruzkoa.

-20/1997 Legea, Irisgarritasuna Sustatzeari buruzkoa, eta 68/2000 Dekretua, hiri-ingurunean, eremu publikoetan, eraikinetan eta informazio eta komunikazio sistemetan Irisgarritasun-Baldintzen Arau Teknikoak ezartzen dituena.

-346/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, Telekomunikazio Azpiegitura Orokorrei buruzkoa.

-1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eta maiatzaren 19ko 604/2006 Errege Dekretuaren bidez egindako aldaketa, zeinaren bidez eraikitze-lanetan gutxieneko segurtasun eta osasun xedapenak ezartzen diren.

-112/2012 Errege Dekretua, ekainaren 26koa, eraikitze- eta eraiste-lanen hondakinen produkzioa eta kudeaketa arautzen duena.

Zer da?

Eraikitze-lanen exekuziorako gaikuntza ematen duen administrazio-baimena, honakoetarako:

-Eraikin berriak, edo eraikinak handitzea (bizilekuak, nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerakoak, industria-erabilerakoak, hirugarren sektorekoak, edo ekipamendudunak).

-Berrikuntza- edo birgaitze-lanak (Birgaitze integrala, egiturak indartzea, teilatua, fatxada, ataria, egitura edo itxura arkitektonikoan eragiten duten berritze-lanak, lokalak egokitzea, honako legean adierazitakoak salbu: 19/2012 Errege Lege-Dekretua, maiatzaren 25ekoa, merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzeko presazko neurriei buruzkoa).

-Etxebizitzen erabileran aldaketak, edo banaketa horizontalak.

-Legeztapenak.

-Eraisketa-lanak.

-Instalazioak (transformazio-zentroak, antenen oinarrizko estazioak, eguzki-energiadun sistema fotoboltaikoak, erregai-biltegiak…).

Nork eska dezake?

Pertsona fisiko edo juridikoak, edo bere legezko ordezkariak.

  • Eskatzailea sozietate bat bada, eratze-eskritura eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren egiaztagiria aurkeztu behar dira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1 Eskabidea, beteta.

2 Eskumena duen teknikariak idatzitako eta bisatutako proiektu teknikoa (honakoak jasotzen dituena: Segurtasun eta Osasun azterketa, Hondakinen Kudeaketaren azterketa eta Kalitate-kontrolerako plana).

3 Obraren exekuzioaren zuzendaritzaren kontratua.

Oharrak:

  • Baimena, oinarrizko proiektua aurkeztuta eskatu ahal izango da. Exekuzio-proiektua lanak hasi baino lehen aurkeztu beharko da.
  • Proiektuek, dagokien kolegio profesionalak bisatuta egon behar dute, abuztuaren 5eko 1000/2010 Errege Dekretuan, nahitaezko kolegioaren bisatuari buruzkoan, jasotakoaren arabera.
  • Beste administrazioen baimen sektoriala beharrezkoa den kasuetan, baimen hori aurkeztu beharko da lizentzia jasotzeko.
  • Arabako Foru Aldundiaren Bidezaintza-Zerbitzua (bideetako eraginen eremua).
  • Arabako Foru Aldundiko Ondare Zerbitzua (katalogatutako eraikinak, edo ustezko eremu arkeologikoak).
  • Konfederazio Hidrografikoa eta Uraren Euskal Agentzia (ibaien eta erreken antolamendurako PTSa).
  • Adif (trenbideen babes-eremua)…
  • Bizileku-erabilera kolektiboaren, eraikin produktiboen (elkarri atxikitako pabiloiak), hirugarren sektorekoen edo ekipamendudunen kasuetan, edo banaketa horizontaleko kasuetan, Telekomunikazio Azpiegitura Arrunten proiektua aurkeztu behar da, eskumena duen teknikariak sinatua.
  • Etxebizitza berrien kasuan, Eusko Jaurlaritzaren eraikuntzen eta bizilekuen estatistikarako galdetegia bete eta aurkeztu behar da.
  • Ataria irrisgarritasun-arrazoiengatik berritzen bada, eta horrek hirugarrenei eragiten badie, eragin horren aitorpena aurkeztu behar da. Aldeen artean akordioa badago, eragindako hirugarrenaren onarpen sinatua aurkeztu behar da.
  • Bost aparkaleku edo gehiagoko garajea badago, aldez aurreko jakinarazpena aurkeztu beahr da, edo sailkatutako jardueraren baimena eskatu, kasuan kasu.
  • Lanak hasi aurretik, zuinketa-akta eskatuko da.
  • Behin lanak egin ondoren, lanen amaierako dokumentazioa aurkeztuko da, eta lehenengo erabileraren lizentzia eskatuko da.
  • Lizentziak ez du baimentzen bide publikoa okupatzen duten elementu osagarrien instalazioa (hesiak, aldamioa, etab.). Instalazio horiek egiteko, berariazko baimena eskatu beharra dago.
  • Baimenak, jabetza-eskubidearen salbuespenarekin eta hirugarrenen jabetzei kalterik egin gabe ematen dira, eta jabetzaren titularrak bakarrik du horien ardura.
  • Eskaerari erantsitako dokumentazioaren kopia bat euskarri digitalean (PDF formatuan) eta beste bat paperezko euskarrian aurkeztu behar dira. Lanek bide publikoetan eraginen bat badute (urbanizazio-lan osagarriak, lursailen aurrealdeak…), paperezko euskarrian bigarren kopia bat aurkeztu behar da.
Kostua

Eraikuntza-lanen, Instalazioen eta Obren gaineko zerga:

-Obra handiak (proiektu teknikoa behar dutenak): exekuzio materialaren aurrekontuaren %  4,2*

*Eraikuntza-lanen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen zerga-ordenantza (2005eko abenduaren 28ko 147. ALHAO) eta moldaketa (2012ko urtarrilaren 20ko 8. ALHAO)

Epea

Ebazteko gutxi gorabeherako epea: bi hilabete (legezko gehienezkoa, hiru hilabete*)

* Eskaera, behin epea igaro ondoren,  isiltasun administratibo bidez onetsitzat emango da, beti ere, ez badio zerbitzu publikoaren doomeinuari eragiten, edo ezarri beharreko araudi juridikoa hausten.

Ezarri beharreko araudia

– Urkabustaizko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia.

Lurzoruari eta Hiri-birgaikuntzari buruzko Legearen Testu Bategina (urriaren 30eko 7/2015 ELD).

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legea (2/2006 legea, ekainaren 30ekoa).

Otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babestekoa, eta gerora egindako aldaketak, esaterako, 7/2012 Legea, apirilaren 23koa,abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentaraua egokitzen duena.

– 38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikuntza arautzen duena.

-314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoari buruzkoa.

-20/1997 Legea, Irisgarritasuna Sustatzeari buruzkoa, eta 68/2000 Dekretua, hiri-ingurunean, eremu publikoetan, eraikinetan eta informazio eta komunikazio sistemetan Irisgarritasun-Baldintzen Arau Teknikoak ezartzen dituena.

-346/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, Telekomunikazio Azpiegitura Orokorrei buruzkoa.

-1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eta maiatzaren 19ko 604/2006 Errege Dekretuaren bidez egindako aldaketa, zeinaren bidez eraikitze-lanetan gutxieneko segurtasun eta osasun xedapenak ezartzen diren.

-112/2012 Errege Dekretua, ekainaren 26koa, eraikitze- eta eraiste-lanen hondakinen produkzioa eta kudeaketa arautzen duena.

Zer da?

Burututako obrak erabiltzeko baimena. Horren bidez, eskatutako erabilerarako erabili daitezkeen egiaztatzen da, lanak jasotako lizentziaren arabera exekutatu behar baitira. Obra handi bat bukatutakoan, edo obra txiki bat bukatutakoan, bere hirigintza-lizentziak  lehenengo erabilerarako baimenaren beharra adierazten badu.

Nork eska dezake?

Pertsona fisiko edo juridikoak, edo bere legezko ordezkariak.

  • Eskatzailea sozietate bat bada, eratze-eskritura eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren egiaztagiria aurkeztu behar dira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1 Eskabidea, beteta.

2 Dokumentazioa:

– Obra-amaierako dokumentazioa (deskribapen-memoria, egindako lanak erakusten dituzten bukaerako planoak, argazkiak eta obra-amaierako aurrekontuak), kolegio ofizialak bisatuta, 1000/2010 Errege Dekretuaren eskakizunen arabera.

– Obra-amaierako ziurtagiria, lanak zuzendu dituen arkitekoak eta lanen exekuzioa zuzendu duen arkitekto teknikoak sinatua (beharrezkoa izango da, gutxienez, bi  kolegio profesionaletako batek sinatzea).

– Hondakinak zuzen kudeatu direla egiaztatzen duen txostena, zuzendaritza fakultatiboak sinatua, 112/2012 Errege Dekretuarekin bat eginez.

– Kalitate-Kontrolaren bukaerako ziurtagiria, exekuzio materialaren aurrekontua 300.000 € baino handiagokoa duten lanetan.

– Telekomunikazio Azpiegitura Komunen proiektuaren ziurtagiria, Telekomunikazio Ikuskaritzaren Arabako zuzendaritzak emana.

– Instalatutako igogailu bakoitzari dagokionean: administrazioarentzat zerbitzuan jarri izanaren dokumentua, CE adostasun-adierazpena, eta ezaugarri tekniko nagusien orria.

– Zuzendaritza fakultatiboak sinatutako ziurtagiria, babes-altuetarik behera kokatutako beira guztien segurtasunari buruzkoa.

3 Uraren, argindarraren, komunikazioen eta gasaren hornikuntzen kasuan, zerbitzua martxan jartzearekin lotutako bukaerako ziurtagirien, buletinen edo dokumentuen kopia, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren lurralde-ordezkaritzak behar bezala izapidetuta.

4 Suteen prebentziorako eta suteak itzaltzeko ekipoen mantenimendu-kontratuaren kopia.

5 Obra berriaren adierazpenaren kopia.

Oharrak:

– Lanen bukaerako dokumentazioak dagokion kolegio profesionalaren bisatua jaso behar du, nahitaezko kolegio-bisatuari buruzko abuztuaren 5eko 1000/2010 Errege Dekretuaren arabera.

-Baimenak, jabetza-eskubidearen salbuespenarekin eta hirugarrenen jabetzei kalterik egin gabe ematen dira, eta jabetzaren titularrak bakarrik du horien ardura.

-Eskaerari erantsitako dokumentazioaren kopia bat euskarri digitalean (PDF formatuan) eta beste bat paperezko euskarrian aurkeztu behar dira.

Epea

Ebazteko gutxi gorabeherako epea: hilabete (legezko gehienezkoa, hiru hilabete*)

* Eskaera, behin epea igaro ondoren,  isiltasun administratibo bidez onetsitzat emango da, beti ere, ez badio zerbitzu publikoaren doomeinuari eragiten, edo ezarri beharreko araudi juridikoa hausten.

Ezarri beharreko araudia

– Urkabustaizko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia.

Lurzoruari eta Hiri-birgaikuntzari buruzko Legearen Testu Bategina (urriaren 30eko 7/2015 ELD).

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legea (2/2006 legea, ekainaren 30ekoa).

Otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babestekoa, eta gerora egindako aldaketak, esaterako, 7/2012 Legea, apirilaren 23koa,abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentaraua egokitzen duena.

– 38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikuntza arautzen duena.

-314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoari buruzkoa.

-20/1997 Legea, Irisgarritasuna Sustatzeari buruzkoa, eta 68/2000 Dekretua, hiri-ingurunean, eremu publikoetan, eraikinetan eta informazio eta komunikazio sistemetan Irisgarritasun-Baldintzen Arau Teknikoak ezartzen dituena.

-346/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, Telekomunikazio Azpiegitura Orokorrei buruzkoa.

-1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eta maiatzaren 19ko 604/2006 Errege Dekretuaren bidez egindako aldaketa, zeinaren bidez eraikitze-lanetan gutxieneko segurtasun eta osasun xedapenak ezartzen diren.

-112/2012 Errege Dekretua, ekainaren 26koa, eraikitze- eta eraiste-lanen hondakinen produkzioa eta kudeaketa arautzen duena.

Zer da?

Jardueraren edo instalazioaren titularrak edo sustatzaileak, dokumentu honen bidez, Udalari jakinarazten dizkio sailkatutako jarduerak edo aldez aurretik komunikazioa behar duten jarduerak hasteko beharrezko datuak.

-Aldez aurretik komunikazioa eskatzen duten jarduera eta instalazioen zerrendan dauden jarduera edo instalazioak, honakoarekin bat eginez: Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorraren II eranskinaren B atala.

-Sailkatutako jardueraren lizentzia jaso ondoren, jarduera hori hasi nahi dutenak.

Nork eska dezake?

Pertsona fisiko edo juridikoak, edo bere legezko ordezkariak.

  • Eskatzailea sozietate bat bada, eratze-eskritura eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren egiaztagiria aurkeztu behar dira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1 Eskabidea, beteta.

2 Kasu bakoitzari dagokion dokumentazio teknikoa:

-Memoria, gaitutako teknikariak sinatua. Bertan, jardueraren deskribapena egingo da (idatzizko justifikazioa, eta beharrezko dokumentazio grafikoa), eta jarduerak ingurumenean, pertsonenga edo beren ondasunengan izan dezakeen balizko eragina gutxitzeko hartutako neurriak, Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorrak dioenaren arabera.

3 Suteetatik babesteko instalazioen mantenimendu-kontratuaren kopia, horren ardura duen enpresa baimenduak sinatua, suteetatik babesteko instalazioen araudiaren arabera.

Oharrak:

-Jarduera baimendutako edo onartutako erabilera baten barruan garatu behar da, Plan Orokorraren hirigintza-arauak betez.

-Lokalak, funtzionamendurako baldintza errrealak izan behar ditu aldez aurreko komunikazioa aurkezten den unea, ez badu, jarduera gauzatzeko, inolako obrarik egin beharrik. Obrak egin beharra izanez gero, eta lizentzia ez badu eskatu, obra txikien edo handien lizentzia izapidetu beharko du, kasuak agintzen duenaren arabera.

-Beste administrazioen (Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia…) baimen sektorialak beharrezkoak diren kasuetan, interesdunak du ardura beharrezkoak diren baimen sektorial horiek eskatzeko.

-Udalak, edozein unetan, egiaztatze-, kontrol- eta ikuskaritza-lanak egin ditzake, horretarako eskumena berea baita.

-Aldez aurreko komunikazioa aurkeztu ondoren, udalak ez du onarpena edo oniritzia jasotzen duen berariazko ebazpenik ematen. Udalak ematen duen dokumntu bakarra, aldez aurreko komunikazioaren eskabidearen kopia zigilatua da.

-Erantsitako dokumentazioaren kopia bat euskarri digitalean (PDF formatuan), eta beste kopia bat paperezko euskarrian aurkeztu behar dira.

Epea

Aldez aurreko komunikazioak gaikuntza ematen du, aurkezten den egunetik bertatik, ezarri beharreko jarduera hasteko, jardueraren titularren eta ziurtatze-lanak egin dituzten teknikarien ardurapean. Hala ere, jarduerak hasteko, beharrezko administrazio-tituluak eta eskatutako aldez aurreko kontrolak eskura izan behar dira, ezarri beharreko araudi sektorialaren arabera.

Ezarri beharreko araudia

– Urkabustaizko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia.

Lurzoruari eta Hiri-birgaikuntzari buruzko Legearen Testu Bategina (urriaren 30eko 7/2015 ELD).

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legea (2/2006 legea, ekainaren 30ekoa).

Otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babestekoa, eta gerora egindako aldaketak, esaterako, 7/2012 Legea, apirilaren 23koa,abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentaraua egokitzen duena.

– Zerbitzu-jardueretarako eta jarduera horiek gauzatzeko sarbide libreari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legea.

– Zerbitzu-jardueretarako eta jarduera horiek gauzatzeko sarbide libreari buruzko Legera egokitzeko, hainbat lege aldatzen dituen abenduaren 22ko 25/2009 Legea.

-Maiatzaren 25eeko 19/2012 Errege Lege-Dekretua, komertzioen eta zenbait zerbitzuren liberalizaziorako presazko neurriei buruzkoa.

-Ekainaren 11ko 171/1985 Dekretua, bizitegi-lurzoru urbanoan ezarritako jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei aplikatu beharreko arau tekniko orokorrak onartzen dituena.

– Abenduaren 23ko 10/2015 Legea, Ikuskizun Publikoei eta Aisialdi Jarduerei buruzkoa, eta otsailaren 5eko 17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, Legea garatzeko Araudia onartzen duena.

-314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoari buruzkoa.

-20/1997 Legea, Irisgarritasuna Sustatzeari buruzkoa, eta 68/2000 Dekretua, hiri-ingurunean, eremu publikoetan, eraikinetan eta informazio eta komunikazio sistemetan Irisgarritasun-Baldintzen Arau Teknikoak ezartzen dituena.

-346/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, Telekomunikazio Azpiegitura Orokorrei buruzkoa.

Zer da?

Pertsonei edo beren ondasunei arriskuak edo eragozpenak sortu edo ingurumena kaltetu dezaketen jarduera eta instalazio publiko edo pribatuak ezartzeko, handitzeko edo berritzeko lizentzia da.

-Lizentzia jaso beharra duten jarduera edo instalazioen zerrendan dauden jarduera edo instalazioak: 3/1998 Legearen II eranskineko A atala.

Nork eska dezake?

Pertsona fisiko edo juridikoak, edo bere legezko ordezkariak.

  • Eskatzailea sozietate bat bada, eratze-eskritura eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren egiaztagiria aurkeztu behar dira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1 Eskabidea, beteta.

2 Kasu bakoitzari dagokion dokumentazio teknikoa:

-Proiektu teknikoa eta deskribapen memoria, gaitutako teknikariak sinatuta. Bertan, honakoa jaso behar da: jardueraren ezaugarriak, lanak egiten diren eremuaren deskribapena, ingurumenean izan dezakeen eragina, eta proposatutako neurri zuzentzaileak, eraginkortasun-gradua eta segurtasun-bermea adierazita. Igurumen-eraginaren ebaluazioa behar duten proiektuen kasuan, aurreko atalean aipatutako dokumentazioarekin batera ingurumen-eraginaren azterketa aurkeztu beharra dago.

Oharrak:

-Behin jardueraren lizentziak eskatutako neurri zuzentzaileak ezarrita, eta instalazioak gaituta, jarduera hasi aurretik sailkatutako jardueraren aldez aurreko komunikazioa aurkeztu behar da.

-Eskumena duen organoak, hirigintza-planeamenduan edo udal ordenantzetan oinarritutako udal-eskuduntzaren arrazoiengatik ez badu jardueraren lizentzia berariaz ukatzen, hamabost eguneko epean, jarduera ezartzeko eskaerari dagokion espedientea jendaurrean ikusgai jarriko du, “Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean”, eta jardueraren kokalekuaren ondoan bizi diren bizilagunei modu pertsonalean jakinaraziko die.

-Adierazitako izapideak egin ondoren, Udalak txosten arrazoitu bat egingo du, aipatutako jarduera ezartzeari buruzkoa, gehienez ere hamar eguneko epean. Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, eta eskuduntza duen organoak lizentzia eman aurretik, ingurumen kontuen eskuduntza duen organoak txostena egingo du, eta, bertan, beharrezkoa bada, eskatutako jardueraren instalazio- edo handitze-proiektuari neurri zuzentzaileak ezarriko dizkio, hamabost eguneko gehienezko epean.

-Jarduerak baimendutako edo onartutako erabilera izan behar du, Plan Orokorraren hirigintza-arauak betez.

-Lokalak, funtzionamendurako baldintza errrealak izan behar ditu aldez aurreko komunikazioa aurkezten den unea, ez badu, jarduera gauzatzeko, inolako obrarik egin beharrik. Obrak egin beharra izanez gero, eta lizentzia ez badu eskatu, obra txikien edo handien lizentzia izapidetu beharko du, kasuak agintzen duenaren arabera.

-Beste administrazioen (Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia…) baimen sektorialak beharrezkoak diren kasuetan, interesdunak du ardura beharrezkoak diren baimen sektorial horiek eskatzeko.

-Erantsitako dokumentazioaren kopia bat euskarri digitalean (PDF formatuan), eta beste kopia bat paperezko euskarrian aurkeztu behar dira.

Epea

Udalean lizentzia-eskaera aurkeztu eta sei hilabeteko epea igaro ondoren, eta erabakimena duen organoak ez badu berariazko ebazpenik egin, eta eskatzaileari egotzi dakizkiokeen arrazoiengatik prozedura ez bada gelditu, lizentzia emanda dagoela ulertzen da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidean, jasotakoaren arabera, ondorengo kasuetan salbu: Erkidego Autonomoko ingurumen-organoak, edo eskumena duen foru-organoak kkontrako txostena egin izana, eta txosten hori dagokion Udalaren aldetik exekuziorako zain egotea.

Ezarri beharreko araudia

– Urkabustaizko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia.

Lurzoruari eta Hiri-birgaikuntzari buruzko Legearen Testu Bategina (urriaren 30eko 7/2015 ELD).

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legea (2/2006 legea, ekainaren 30ekoa).

Otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babestekoa, eta gerora egindako aldaketak, esaterako, 7/2012 Legea, apirilaren 23koa,abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentaraua egokitzen duena.

– Zerbitzu-jardueretarako eta jarduera horiek gauzatzeko sarbide libreari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legea.

– Zerbitzu-jardueretarako eta jarduera horiek gauzatzeko sarbide libreari buruzko Legera egokitzeko, hainbat lege aldatzen dituen abenduaren 22ko 25/2009 Legea.

-Maiatzaren 25eeko 19/2012 Errege Lege-Dekretua, komertzioen eta zenbait zerbitzuren liberalizaziorako presazko neurriei buruzkoa.

-Ekainaren 11ko 171/1985 Dekretua, bizitegi-lurzoru urbanoan ezarritako jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei aplikatu beharreko arau tekniko orokorrak onartzen dituena.

– Abenduaren 23ko 10/2015 Legea, Ikuskizun Publikoei eta Aisialdi Jarduerei buruzkoa, eta otsailaren 5eko 17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, Legea garatzeko Araudia onartzen duena.

-314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoari buruzkoa.

-20/1997 Legea, Irisgarritasuna Sustatzeari buruzkoa, eta 68/2000 Dekretua, hiri-ingurunean, eremu publikoetan, eraikinetan eta informazio eta komunikazio sistemetan Irisgarritasun-Baldintzen Arau Teknikoak ezartzen dituena.

-346/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, Telekomunikazio Azpiegitura Orokorrei buruzkoa.

Zer da?

Jarduera  baten titulartasuna, titularrak beste pertsona bati eskualdatzea (aldez aurreko komunikazioa, sailkatutako jardueraren lizentzia edo lehenagoko irekiera-lizentzia).

Nork eska dezake?

Pertsona fisiko edo juridikoak, edo bere legezko ordezkariak.

  • Eskatzailea sozietate bat bada, eratze-eskritura eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren egiaztagiria aurkeztu behar dira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1 Eskabidea, beteta

2 Titular berriaren NANa, edo baliokidea.

3 Aurreko jardueraren irekiera-lizentziaren edo aldez aurreko komunikazioaren erreferentzia.

4 Tituluaren eskualdatzailearen jasotzailearekiko baimenaren egiaztagiria. Bertan, lizentzia eskualdatzen dela komunikatu behar da, bi aldeek (titular zaharrak eta berriak) sinatuta.

5 Suteen babeserako instalazioen mantenimendu-kontratua, titular berriaren izenean.

Oharrak:

-Ez badago jardueraren aldez aurreko komunikaziorik edo jardueraren irekiera-lizentziarik, aldez aurreko komunikazioa/sailkatutako jardueraren lizentzia aurkeztu/eskatu beharko da.

-Indarrean lizentzia edo aldez aurreko komunikazioa duten jardueretan bakarrik egin daiteke, beti ere jarduera horretan ez bada aldaketarik egon, edo ez bada, irekiera-lizentziarekiko edo aldez aurreko komunikazioarekiko aldaketarik egon.

-Lizentzia honakoa indarrean sartu baino lehen eman bazen: Ekainaren 11ko 171/1985 Dekretua, bizitegi-lurzoru urbanoan ezarritako jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei aplikatu beharreko arau tekniko orokorrak onartzen dituena, (bertako lehenengo xedapen iragankorra betez) lizentziaren titular berriak, jarduera arautzeko, honakoa aurkeztu beharko du: gaitutako teknikariek erredaktatutako txosten bat, bertan egiaztatzen delarik jarduerak goian aipatutako dekretuak ezarritako arau teknikoak betetzen dituela.

-Erantsitako dokumentazioaren kopia bat euskarri digitalean (PDF formatuan), eta beste kopia bat paperezko euskarrian aurkeztu behar dira.

Epea

Aurkezten den egunetik bertatik jarraitu daiteke jarduerarekin, jardueraren titular berrien eta ziurtagiria egin duten teknikarien erantzukizunpean. Hala ere, jarduerarekin jarraitzeko gaikuntza ematen duten administrazio-tituluak eduki behar dira, eta ezarri beharreko araudi sektoriala betetzeko beharrezkoak diren aurretiazko kontrolak egin behar dira.

Ezarri beharreko araudia

– Urkabustaizko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia.

Lurzoruari eta Hiri-birgaikuntzari buruzko Legearen Testu Bategina (urriaren 30eko 7/2015 ELD).

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legea (2/2006 legea, ekainaren 30ekoa).

Otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babestekoa, eta gerora egindako aldaketak, esaterako, 7/2012 Legea, apirilaren 23koa,abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentaraua egokitzen duena.

– Zerbitzu-jardueretarako eta jarduera horiek gauzatzeko sarbide libreari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legea.

– Zerbitzu-jardueretarako eta jarduera horiek gauzatzeko sarbide libreari buruzko Legera egokitzeko, hainbat lege aldatzen dituen abenduaren 22ko 25/2009 Legea.

-Maiatzaren 25eko 19/2012 Errege Lege-Dekretua, komertzioen eta zenbait zerbitzuren liberalizaziorako presazko neurriei buruzkoa.

-Ekainaren 11ko 171/1985 Dekretua, bizitegi-lurzoru urbanoan ezarritako jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei aplikatu beharreko arau tekniko orokorrak onartzen dituena.

– Abenduaren 23ko 10/2015 Legea, Ikuskizun Publikoei eta Aisialdi Jarduerei buruzkoa, eta otsailaren 5eko 17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, Legea garatzeko Araudia onartzen duena.

-314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoari buruzkoa.

-20/1997 Legea, Irisgarritasuna Sustatzeari buruzkoa, eta 68/2000 Dekretua, hiri-ingurunean, eremu publikoetan, eraikinetan eta informazio eta komunikazio sistemetan Irisgarritasun-Baldintzen Arau Teknikoak ezartzen dituena.

-346/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, Telekomunikazio Azpiegitura Orokorrei buruzkoa.

Zer da?

Edozein motatako zorua, orubea, lursaila edo lur-eremua lote batean edo bitan banatzeko (edo elkartzeko) gaitzen duen udal lizentzia.

Nork eska dezake?

Pertsona fisiko edo juridikoak, edo bere legezko ordezkariak.

  • Eskatzailea sozietate bat bada, eratze-eskritura eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren egiaztagiria aurkeztu behar dira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1 Eskabidea, beteta.

2 Partzelazio-proiektua, gaitutako teknikariak erredaktatua eta bisatua.

-Documentazio teknikoa eta deskriptiboa. Bertan arrazoitu beharko da proposatutako partzelazioa, eta oinarritzen den planeamenduaren zehaztapenak jaso beharko ditu. Jatorrizko lursaila eta ondoren geratuko diren lursailak deskribatu beharko ditu.

-Eskabidearen uneko egoeraren planoa, bertan lursailaren mugak marraztuta, eta, beharrezkoa bada, bertan eragingo duten zehaztapen urbanistikoak jasota.

-Partzelazio-planoa, eskabidea egiten den uneko planoaren eskala eta baldintza orokor berberetan.

3 Jabetza-titulua, edo Jabetzaren Erregistroko Ziurtagiria, hauek jasotzen dituena: eragindako lursailen jabariaren baldintzak, kargen egoera, eta lursailen inskripzioaren oinarrizko datuen deskribapena.

Oharrak:

-AFAren Nekazaritza Zerbitzuaren txostena, urbanizagarria ez den lurzoruko lursailen banaketa egiten bada.

-Lizentzia ematen denetik hiru hilabeteko epean, ekitaldia egin izanaren dokumentu publikoa aurkeztuko da.*

* Lizentzia emanda dagoela ulertuko da, partzelazio-ekitaldia gauzatu izanaren dokumentu publikoa Udalean aurkeztearen baldintza etengarriarekin. Hori, lizentzia eman eta ondorengo hiru hilabeteetan egin behar da. Epe hori luzatu egin ahal izango da, behin bakarrik, eta arrazoituta badago. Aipatutako epeak, eta bere luzapenak, lizentziaren iraungipena zehazten du, aldez aurretik interesdunari audientzia eskaini ondoren.

-Erantsitako dokumentazioaren kopia bat euskarri digitalean (PDF formatuan), eta beste kopia bat paperezko euskarrian aurkeztu behar dira.

Epea

Erantzuna emateko gutxi gorabeherako epea, bi hilabete (legezko gehienezkoa, hiru hilabete).

Ezarri beharreko araudia

– Urkabustaizko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia.

Lurzoruari eta Hiri-birgaikuntzari buruzko Legearen Testu Bategina (urriaren 30eko 7/2015 ELD).

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legea (2/2006 legea, ekainaren 30ekoa).

Otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babestekoa, eta gerora egindako aldaketak, esaterako, 7/2012 Legea, apirilaren 23koa,abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentaraua egokitzen duena.

Zer da?

Nagusiki bizileku modura erabili diren eraikinek, eraiki zirenetik 50 urte bete badira eta, duten adina kontuan hartu gabe, berritze-lanak egiteko, eraginkortasun energetikorako edo irisgarritasunerako laguntza publikoak eskatzen dituzten eraikinek, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) egin eta aurkeztu behar dute Udalean; ondoren, EAEko erregistro komunean sartuko dira datuak, eta bizigarritasunerako edo erabilerarako oinarrizko baldintzak betetzen direla bermatuko da.

Nork eska dezake?

Pertsona fisiko edo juridikoak, edo legezko ordezkariak.

  • Eskatzailea sozietate bat bada, eratze-eskritura eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren egiaztagiria aurkeztu behar dira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1 Eskabidea, beteta.

2 Ikuskaritza egin ondoren egindako txostena. Kopia bat paperezko euskarrian, eta beste bat euskarri digitalean, PDF eta XML formatuetan (Eusko Jaurlaritzak editatutako EIT-Eraikinen Ikuskaritza Teknikorako aplikazio informatikoaren azkeneko eguneraketaren arabera).

3 Txostena erredaktatu duen teknikariaren erantzukizunpeko adierazpena, EITa egiteko baldintzak betetzen dituela adierazten duena.

4 Erabilera eta Mantenimendu Planaren eskuragarritasuna egiaztatzea, 117/2018 Dekretuaren II eranskineko ereduaren arabera.

Oharrak:

-Hutsuneak egonez gero, behin 117/2018 Dekretuak ezarritako epeen barruan konpondu ondoren, eraikinaren ikuskaritza teknikoan antzemandako hutsuneen Konponketa-Ziurtagiria aurkeztu beharko da.

https://www.euskoregite.com/eu/ webguneak informazioa ematen du EAEko edozein bizitegi-eraikini buruz: eraikitze-urtea, EITa aurkezteko epea eta eraikinaren fitxa teknikoa.

-EITak ez du nahitaezko egiten Energia Eraginkortasunerako Ziurtagiriaren erregistroa, beraz, betebehar hori energia eraginkortasunaren esparruan indarrean dagoen araudiak zehaztuko du.

Epea

Udalak gehienezko hiru hilabeteko epea du, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakinen Ikuskaritza Teknikoen Erregistroan inskripzio elektronikoa egiteko.

Ezarri beharreko araudia

-Uztailaren 24ko 117/2018 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskaritza teknikoari buruzkoa.

– Ekainaren 18ko 3/2015 Legea, Etxebizitzei buruzkoa.

Lurzoruari eta Hiri-birgaikuntzari buruzko Legearen Testu Bategina (urriaren 30eko 7/2015 ELD).

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legea (2/2006 legea, ekainaren 30ekoa).

-Azaroaren 5eko 38/1999 Legea, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzkoa.

Otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babestekoa, eta gerora egindako aldaketak, esaterako, 7/2012 Legea, apirilaren 23koa,abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentaraua egokitzen duena.

-20/1997 Legea, Irisgarritasuna Sustatzeari buruzkoa, eta 68/2000 Dekretua, hiri-ingurunean, eremu publikoetan, eraikinetan eta informazio eta komunikazio sistemetan Irisgarritasun-Baldintzen Arau Teknikoak ezartzen dituena.

-Apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretua, eraikinen eraginkortasun energetikoa egiaztatzeko oinarrizko prozedura onartzen duena.

-Otsailaren 26ko 25/2019 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen egiaztatze energetikoari, eta bere kontrolerako eta erregistrorako prozedurari buruzkoa.

-Urriaren 21eko 250/2003 Dekretua, etxebizitza erabilierarako Eraikinen Liburuari buruzkoa.

Zer da?

Hirigintza arloarekin lotutako beestelako eskaera aurkezteko prozedura (urbanizazio-proiektuak, birpartzelazio-proiektuak, alegazioak, salaketak…).

Nork aurkeztu dezake?

Pertsona fisiko edo juridikoak, edo legezko ordezkariak.

  • Eskatzailea sozietate bat bada, eratze-eskritura eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren egiaztagiria aurkeztu behar dira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1 Eskabidea, beteta.

2 Beharrezkoa bada, eskaeraren arrazoiak azaltzen dituzten dokumentuak.

Oharrak:

-Erantsitako dokumentazioaren kopia bat euskarri digitalean (PDF formatuan), eta beste kopia bat paperezko euskarrian aurkeztu behar dira.

Epea

Eskabidearen arabera.

Ezarri beharreko araudia

– Urkabustaizko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia.

Lurzoruari eta Hiri-birgaikuntzari buruzko Legearen Testu Bategina (urriaren 30eko 7/2015 ELD).

-Hiri-birgaitze, birsorkuntza eta berritzeari buruzko ekainaren 26ko 8/2013 Legea.

-Abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretua, Hiri-Kudeaketaren Araudia onartzen duena, Lurzoruaren eta Hiri-antolamenduaren Erregimenari buruzko Legea garatzeko eta ezartzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 9. artikulua (2/2006 legea, ekainaren 30ekoa).

Otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babestekoa, eta gerora egindako aldaketak, esaterako, 7/2012 Legea, apirilaren 23koa,abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentaraua egokitzen duena.

-Ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legea.

-Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoa arautzen duen 211/2012 Dekretua.

-Lurralde-antolamenduaren, Sektorekako eta Lurraldekako Planen Zuzentarauak.

-Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea.

-20/1997 Legea, Irisgarritasuna Sustatzeari buruzkoa, eta 68/2000 Dekretua, hiri-ingurunean, eremu publikoetan, eraikinetan eta informazio eta komunikazio sistemetan Irisgarritasun-Baldintzen Arau Teknikoak ezartzen dituena.

-Telekomunikazioen Lege Orokorra.