URKABUSTAIZKO ORTU EKOLOGIKOEN PROIEKTUA

Urkabustaizko Udalak, Tokiko Agenda 21en bidez, 2013. urtean ortu ekologikoen ekimena martxan jarri zuen, udal espazio bat egokitu eta, bertan, erabiltzaileen esku egongo diren baratze ekologikoak jartzeko. Helburu nagusia sektore sozial guztietan ingurumen hezkuntzako eta tokiko iraunkortasunerako balioak hedatzen lagunduko duen baliabidea sortzea da; eta, horretarako, herritarren artean jarrera aldaketak bultzatuko dira eta, era berean, biztanleriaren artean bizimodu aktiboa indartuko da.

Hau da, udal jabetzako espazio bat jarriko da ekimenean parte hartu nahi duten pertsonen esku, barazkiak ekoizteko, betiere ekoizterakoan nekazaritza ekologikoko irizpideak jarraituko direlarik.

Nola hartu dezaket parte?

“Urkabustaizko ortu ekologikoen” proiektuan parte hartzeko beharrezkoa da dagokion eskaera orria bete eta udaletxean aurkeztea, ondoren zehazten den dokumentazioarekin batera:
– NANaren kopia
– Bi urteroko kuotaren (70 €) ordainketaren banketxeko egiaztagiria
– Familia erroldaren ziurtagiria

Behin dokumentazioa aurkeztuta, udal teknikaria eskatzailearekin harremanetan jarriko da hitzordua adosteko. Bertan parte hartzeko beharrezkoak diren azalpenak emango dira, eta 2 urtetarako lagatze kontratua sinatuko da.

Ortu ekologikoen informazioa
Eskaera orria

Eskakizunak:
– Udalerrian erroldatuta egotea.
– Landa edo hiri lursailik jabetzan ez izatea.
– Zerga betebeharrak eta ordainketak egunean izatea.

Informazio gehiagorako: ingurumena@gorbeialdea.eus