KONPOSTAJEA
Zer da konpostajea?
Konpostajea jatorri organikoa duten hondakinen degradazio prozesua da, modu kontrolatu batean egina. Naturan ematen den prozesua da konpostajea, eta mikroorganismoen presentzia ezinbestekoa da.
Konpostaje prozesuan bereziki 3 aspektu kontrolatu beharko ditugu: hezetasuna, tenperatura eta oxigenoa.
Zergatik da garrantzitsua hondar organikoak selektiboki kudeatzea?
Foru Aldundiak egindako ikerketen arabera, gainontzeko hondakinen edukiontzian botatzen diren hondakinen %47a jatorri organikoko hondakinak dira.
Beraz, frakzio organikoa da, inongo zalantzarik gabe, bere kudeaketa eta bilketari dagokionez, hobetzeko alderik handiena dugun hondakinen frakzioa
Frakzio organikoaren bilketa eta kudeaketa eredu ezberdinak existitzen dira, baina Urkabustaiz bezalako udalerri batek duen landa izaera kontuan izanda, eredu deszentralizatu baten aldeko apustua egiten da.
Hau da, Urkabustaizen sortzen ditugun hondakin organikoak lekuan bertan kudeatzeko aukera daukagula uste dugu, garraio edo bilketa zerbitzurik gabe eta tratamendu planten beharrik gabe, ingurumenean inpaktu handiagoa sortzen dutenak, alegia.
Beraz hondakin organikoen kudeaketa eredu jasangarriagoa dela uste dugu, ingurumenarekiko errespetu handiagoko alternatiba.
¿Ze aukera daukagu Urkabustaizen konpostajea egiteko?
Konpostajea egiteko BI aukera nagusi daude Urkabustaizen:
1. ETXEKO KONPOSTAJEA EDO KONPOSTAJE INDIBIDUALA
Konpostajeko prozesua indibidualki eta modu partikularrean egitea.
Aukera hau gomendatzen zaie txalet edota adosatu moduko etxebizitzetan bizi diren eta konpostagailua jartzeko lursail zati bat duten pertsonei.
Udalak konpostajea etxean egiteko materialak dohain eskatzeko aukera eskaintzen du. Ondoren zehazten diren materialak eskatzeko aukera eskaintzen da: 420 l-ko konpostagailua, aireztatzailea eta bio-hondakinak jasotzeko 10 l-ko kuboa.
Material hauek eskatzeko ondoren deskargatu dezakezun eskaera orria bete eta udaletxean entregatu behar duzu, edota eskaneatuta bidali “ingurumena@gorbeialdea.eus” helbide elektronikora.
2. AUZO KONPOSTAJEA
Zer da auzo konpostaje gunea
Auzo konpostajerako gunea, auzokide komunitate batek edo familia multzo batek haien etxebizitzetan sortutako hondakin organikoak bereiztu eta konpartitutako konpostagailu batzuetan, konpostatzen laguntzeko egokitutako gunea da.
Bizi diren etxebizitzen tipologiagatik, konpostagailua lur gainean jartzeko aukerarik ez duten pertsonei dago zuzenduta honako aukera hau.
Zeintzuk dira Urkabustaizen ditugun auzo konpostaje guneak?
Gau egun BI auzo konpostaje gune martxan ditugu Urkabustaizen, biak Izarran kokatuta.
Nola parte har dezaket Urkabustaizko auzo konpostaje guneetan?
Martxan dauden auzo konpostajeko ekimenetan parte hartzeko, dagokion eskaera orria bete eta udaletxean entregatzea beharrezkoa da.
Behin eskaera orria aurkeztuta, udal teknikaria harremanetan jarriko da hitzordu bat lotzeko. Bertan beharrezkoak diren azalpenak emango ditu eta erabiltzaileari parte hartzeko materialak banatuko dizkio.
Modelo solicitud compostaje comunitario
Auzo konpostaje guneen jarraipen txostenak eta analitiken emaitzak
Memoria 2018 compostaje comunitario frontón