Azkeneko urteotan aurrerapen eta pausu garrantzitsuak eman dira emakumeen berdintasunari dagokionez. Gizarte harremanek eta emakume zein gizonek dituzten eginkizunek eraldaketa handia izan dute. Aldaketa garrantzitsu hauek bai mugimendu feministen eta beste emakume askoren ekarpen eta borrokari esker gertatu da, hauek ez baitute etsi oinarrizko eskubideak lortu eta diskriminazioak salatzeko ahaleginean.

Hau horrela bada ere emakumeen kontrako indarkeriari, lan-merkatuari, etxeko lanaren eta zaintzaren banaketa desberdinari edo partaidetza politikoari eta erabakiak hartzeari buruzko estatistikek, oraindik, eginkizun handia dagoela esaten digute.

Estereotipoetan oinarritutako desberdintasunak botere publikoek esku hartu behar izatea eragin du, izan ere, benetako berdintasuna lortzeko beharrezkoa da berdintasunezko gizartea eragozten duten oztopoekin amaitzea.

 HARREMANETARAKO BIDEAK

Aurrez aurreUrkabustaizen zuzeneko zerbitzua txandakako asteazkenetan

Posta elektronikoa: berdintasuna@gorbeialdea.eus

Telefonoa: 945 430 167

Erantzukizun horren harira, gero eta gehiago dira administrazio publikoan emakume eta gizonen arteko berdintasun politikak sustatzen ari diren erakundeak. Udalak, pertsonengandik hurbil dagoenez, oso garrantzitsua da berdintasunezko gizartea ahalbidetzen duten politikak bultzatzeko orduan. Hurbiltasun horrek emakume eta gizonen premiak hobeto ezagutzea ahalbidetzen du.

Testuinguru horretan sortzen da 2016ko azken hilabeteetan Gorbeialdeko Kuadrillako berdintasun zerbitzua eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen, 7 artikulua betearaziz, Tokiko administrazioaren eginkizunak habian jartzen dira:

a) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dagokie, bai banaka, bai partaide diren udal-mankomunitateen bidez edo lege honetako xedeetarako eratzen dituzten mankomunitateen bidez, ondoko eginkizunak betetzea:
b) Azpiegiturak, programak eta prozedurak egokitu eta sortzea, genero-ikuspegia beren administrazioan integratze aldera.
c) Toki-eremuan ekintza positiboko neurriak egikaritzea.
d) Toki-eremuan programak egitea, Jaurlaritzaren plangintza orokorraren esparruaren barruan eta foru-aldundiek egiten dituzten programen esparruaren barruan.
e) Estatistikak egokitu eta eguneratzea, horien bitartez toki-erakundeen eskumenekoak diren eremu guztietan emakumeek eta gizonek bizi dituzten ezberdintasun-egoerak ezagutu ahal izateko.
f) Toki-eremuan, emakume eta gizonen egoerari buruzko azterlanak eta ikerketak egitea.
g) Toki-eremuan, emakumeen eta gizonen ezberdintasun-egoerari buruz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriei buruz sentsibilizazio-jarduerak egitea.
h) Toki-araudia nolakoa den eta nola aplikatzen den begiratzea, emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioaren arabera.

i) Herritarrei, eta batez ere emakumeei, informazioa eta orientabidea ematea emakumeen eta gizonen berdintasunarekin zerikusia duten baliabideei eta programei buruz, bai eta bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeei oinarrizko gizarte-eskubideetarako sarbidea bermatzeko zuzendurik dauden programa eta zerbitzuei buruz ere.
j) Bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeek oinarrizko gizarte-eskubideetarako sarbidea izan dezaten programak osatzea edo zerbitzuak ematea, zerbitzuon izaera dela-eta udal mailan eman beharrekoak direnean.
k) Emakumeei eta gizonei bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzea helburu duten baliabide eta zerbitzu soziokomunitarioak ezartzea, beren izaera dela-eta udal-mailan eskaini beharrekoak direnean.
l) Erakunde publiko zein pribatuekin harremanak finkatzea eta partaidetza eta lankidetzarako bideak ezartzea, baldin eta erakundeon xedeek edo eginkizunek toki-eremuan emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesten laguntzen badute.
m) Toki-eremuan sexuaren zioz gertatzen diren bereizkeria-egoerak antzematea, eta egoera horiek errotik kentzeko neurriak hartzea.
n) Bakoitzari bere eskumenen eremuan agindu dakiokeen beste edozein eginkizun betetzea.