Urkabustaizko Udaleko euskara zerbitzua, Gorbeialdeko Kuadrillako euskara zerbitzuaren barruan dago. 

Bere egitekoak honakoak dira:

  • Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren bidez, Urkabustaizko euskal hiztunak eta hiztun-sareak aktibatzea, eta baldintzak sortzen jarraitzea udalerrian euskaraz bizitzeko aukerak bermatze aldera, bertako egiturekin elkarlanean. Planaren barruan hainbat jarduera egiten dira: euskarazko kultur-jarduerak, aktibazio-ekimenak (Euskaraldia…), belaunaldien arteko euskarazko transmisioa errazteko proiektuak… 
  • Udaleko Euskararen Erabileraren Planaren bidez, Urkabustaizko Udalaren zerbitzu hizkuntza euskara eta gaztelania direla bermatzea, eta lan hizkuntzan euskararen presentzia areagotzea, honelako jardueren bidez: itzulpenak, ikastaroak, zuzenketak…
  • Hizkuntza-aholkularitza: Urkabustaizko eragile, elkarte eta erakundeei itzulpen- eta zuzenketa-zerbitzua eskaintzea, dituzten beharretarako.

HARREMANETARAKO BIDEAK

Manex Agirre Arriolabengoa

Aurrez aurre: ostegunetan, 9:00etatik 14:00etara (udalaren harrera ordutegia)

Posta elektronikoa: euskara@gorbeialdea.eus

Telefonoa: 945437080 (Urkabustaizko Udala)