Atal honetan Urkabustaizko Udalak emandako diru-laguntzak azaltzen dira.
UDALERRIKO KONTZEJUENTZAKO DIRULAGUNTZAK
Oinarrizko zerbitzuak konpontzeko eta mantentzeko lanak, eta herrietako ondarea hobetzeko helburua duten lanak
-
- Helburuak: Kontzejuek herritarrei, beren eskumenen barruan, ematen dizkieten zerbitzuak mantenetzea eta hobetzea. Herritarren bizitza-kalitatea hobetzea, udalerriko herrigune guztietan.
- Lortu nahi den eragina: udalerri osoko zerbitzuen kalitate- eta homogeneotasun-estandarrak lortzea. Herrigune guztiek oinarrizko zerbitzu homogeneoak izan ditzaten lortzea.
- Herrietako azpiegituretarako eta hobekuntzetarako lanak egiteko, Urkabustaizko Udalak udalerriko Administrazio Batzarrei zuzentzen dizkien dirulaguntzak arautzeko ordenantza.
Udalerriko kontzejuen festak
-
- Helburuak: Urkabustaiko udalerriko Kontzejuetan festen eta erromerien tradizioak mantendu eta sustatzea.
- Lortu nahi den eragina: kontzejuetan, herriko jaiak ospatzeko dagoen tradizioa ez galtzea. Herritarren arteko harremanak sustatzea.
EKINTZA SOZIALAREN ARLOKO DIRULAGUNTZAK
Izaera soziala duten proiektuekin kooperazioa
-
- Helburuak: beharra duten herrialdeetan garapen-proiektuak egitea helburu duten gobernuz kanpoko erakundeekin lankidetzan jardutea. Arabako Lurralde Historikoko lurralde eremuko gobernuz kanpoko erakundeekin lankidetzan jardutea, beharrizan-egoeran edo gizarte-bazterkeria arriskuan dauden herritarrak laguntzeko proiektuak gauzatzeko.
- Lortu nahi den eragina: Gizartearen garapen homogeneoago bat lortzea, eta gizarte-bazterkeria saihestea.
Zuiako Udaleko Eguneko Zentroa mantentzea
-
- Helburuak: Zuiako eguneko zentroa mantentzeko laguntza, Urkabustaizko udalerriko erabiltzaileak bertara joaten baitira.
- Lortu nahi den eragina: Erabiltzaileei zentrorako sarbidea erraztea.
Espetxeratuen senideei laguntza
-
- Helburuak: Arabako Lurralde Historikotik kanpora dauden espetxeetan espetxeratuta edo prebentziozko espetxeratze-egoeran dauden pertsonen senideei, beharrizan-egoeran daudenei, joan-etorrietarako gastuen zati bat diruz laguntze
- Lortu nahi den eragina: dirulaguntza hauen heburua, espetxeratuen senideek egindako joan-etorrien gastuen zati bat diruz laguntzea da, eta, hala badagokie, espetxera egindako bisitengatik egindako egonaldien gastuak diruz laguntzea.
Umeei (zaintza), gazteei (Gaztetxokoa), adinekoei eta etorriberriei zuzendutako ekintzak.
-
- Helburuak: umeen, gazteen, adinekoen eta etorriberrien kolektiboak sustatu eta kolektibo horien alde egitea, ekintza zehatzen bidez familia-bizitza eta lan-bizitza bateratzeko neurriak, belaunaldien arteko harremanak eta gizarteratzea sustatuz.
- Lortu nahi den eragina: Berdintasuna eta gizarteratzea sustatzea.
Udalerriko mugikortasuna eta garraioa
-
- Helburua: Urkabustaizen mugikortasunerako dauden baldintzak ezagutzeko azterketa bat egitea.
- Lortu nahi den eragina: udalerri barruan herritarrek egin beharreko joan-etorriak erraztea.
KULTURA ARLOKO DIRULAGUNTZAK
Udalerrian musika-hezkuntza sustatzea
-
- Helburuak: Urkabustaizko udalerriko herritarren musika- eta dantza-hezkuntza bultzatzea, musikaren eta dantzaren inguruko jarduerak egitea, eta abesbatzak, musika- edo dantza-taldeak sortzen laguntzea.
- Lortu nahi den eragina: Urkabustaizko herritarren artean musikarako eta dantzarako zaletasuna sustatzea, kultur-adierazpide modura, musika eta dantza diziplina ezberdinen hezkuntzaren bidez. Era berean, udalerriko abesbatzak, musika- eta dantza-taldeak Urkabustaizko lurralde-eremutik kanpora ezagutaraztea.
Gizarte eta kultur jarduerak
-
- Helburuak: kultura, bere ikuspegi guztietan, bultzatzea eta herritarrei gerturatzea, udalerriko kultur-elkarteek egiten dituzten jardueren bidez (edo, udalerrikoak ez badira, jarduerak nagusiki Urkabustaizko lurralde-eremuan egiten badituzte). Era berean, Kontzejuek antolatzen dituzten jarduerak laguntzea.
- Lortu nahi den eragina: herritarrek, elkarteen bidez, kultur jardueretan parte hartzeko eta jarduerak antolatzeko duten eskubidea sustatzea.
Euskararen sustapena
-
- Helburuak: herritarren artean euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea eta bultzatzea.
- Lortu nahi den eragina: udalerriko euskal hiztunen kopurua handitzea. Herritarrek euskara, bai eremu publikoan bai pribatuan, erabiltzeko duten eskubidea erraztea.
- Euskara Ikasteko Bekak arautzen dituen Ordenantza.
HEZKUNTZAREN ESPARRUKO DIRULAGUNTZAK
Dirulaguntzak: Guraso Elkartea eta Izarra Herri Eskola
-
- Helburuak: Atezaintza-zerbitzuaren gastuak ordaintzea.
Zuiako Udalari dirulaguntza, Oroko Andre Maria Ikastetxea laguntzeko
-
- Helburuak: Zuiako Udalari, Oroko Andre Maria ikastetxean ikasten duten Urkabustaizko Udalerriko ikasleei dagokien kostu proportzionala ordaintzea.
KIROLAREN ESPARRUKO DIRULAGUNTZAK
-
- Helburuak: Udalerriko kirol jarduerak sustatzea, eskola kirola bultzatzea, eta kirol-jarduerak programatzen edo egiten dituzten elkarte eta Kontzejuei laguntza ematea.
- Lortu nahi den eragina: udalerrian kirola egiteko kirol-materialaren zati bat finantzatzea, kirol jardueretan izena ematen duten herritar-kourua handitzea, eta udalerrian egiten diren kirol-jarduera eta ekitaldien kopurua handitzea.
UDALERRIZ GAINDIKO ERAKUNDE ETA ELKARTEENTZAKO DIRULAGUNTZAK
Interes publiko eta/edo soziala duten erakunde eta elkarteentzako ekarpenak
-
- Helburuak: Udala kide den, edo zerbitzuren bat jasotzen duen erakunde eta elkarteen funtzionamendua diruz laguntzea (Gorbeialdeko Kuadrilla, Gorbeia Inguruetako Partzuergoa, “Mairulegorreta” Landa Garapen Elkartea, Eudel.
- Lortu nahi den eragina: ematen diren jardueren eta/edo zerbitzuen funtzionamendua laguntzea.