Udal artxiboa, Urkabustaizko Udalak, bere funtzioak gauzatzerakoan eta bere kudeaketa egiterakoan, antzinatasunetik hona sortu dituen dokumentuen multzo organikoa da.

Udal artxiboaren xede nagusia honakoa da: Udalak sortzen eta jasotzen dituen dokumentuak bildu, antolatu, gorde eta zabaltzea. Honako helburuak ditu:

  • Udalaren atal ezberdinetako administrazio-kudeaketa laguntzea.
  • Herritarrei artxiborako sarbidea baimentzea, zerbitzu bikoitza emanez: beren eskubideen lekukotza dokumentala lortzea, eta ikerketa historikoa sustatzea.

Dokumentuen multzo organiko honen kronologia XV. mendean hasten da, 1487 urtean, hain zuzen ere, eta dokumentu berrienak 2018an txertatutakoak dira.

JENDAURREKO ARRETA ETA KONTAKTUA

Artxibozaina: Ana Maria Gracianteparaluceta

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Helbide elektronikoa: info@urkabustaiz.eus

Telefonoa: 945 437 080 (Urkabustaizko Udala)

Fax-a: 945 437 288.

ZERBITZU NAGUSIAK

  • Udal artxiboan gorddetako dokumentu guztien kontsulta.
  • Artxiboko dokumentuen, eta dokumentazio informatibo eta osagarriaren kopietarako sarbidea erraztea.
  • Udal bulegoei eta kudeaketari dagozkien artxiboen antolamenduan aholkularitza ematea.

DOKUMENTUEN KOPIAK JASOTZEA

Ordaindu beharreko zenbatekoa:
Kopiak jasotzeko modua, dokumentuen kontsultarako ezarritakoaren arabera egingo da, eta ordaindu beharreko tasak Udal Ordenantzetan jasota egongo dira.

UDAL ARTXIBOKO UDAL DOKUMENTUAK KONTSULTATZEA

Aurrez aurre

Edozein herritarrek du eskubidea Udal Artxiboan gordeta dauden dokumentuak kontsultatzeko. Kontsulten muga bakarrak legeak ezarritakoak eta dokumentuen kontserbazio-egoerak eragindakoak izango dira.

Dokumentuen kontsulta: deskribapen-tresnak

Kontsultagai dauden dokumentuak, Artxibo Historikoaren Katalogoan daude jasota, eta baita Administrazio-Artxiboaren katalogo informatizatuan ere.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskabidea (Udal Artxiboan eskatu daiteke).
Ikasle eta ikertzaileek:
Unibertsitatearen, Unibertsitate Eskolaren edo Ikastetxearen aurkezpen-gutuna, egiten ari diren ikerketa justifikatzen duena.
Unibertsitatez kanpoko ikertzaileek:
Ikerketari buruzko idatzi arrazoitua (Udal Artxiboan eskatu daiteke).

Dokumentuetarako sarbiderako eskubidea

Ia dokumentu guztiek dute sarbide librea, kontuan izanda dokumentuak sortu dituena erakunde publiko bat dela, baina, beti ere, legearen aginduak betetzen dira izaera pertsonaleko datuak direnean. Sarbide mugatua duten dokumentuak ere badaude.

Dokumentu guztiak dira garrantzitsuak, udalerriaren bizitza ezagutu, eta bere historia eta edukia ikertzeko.

Artxiboko dokumentuetarako sarbidea librea da adinez nagusiko herritar guztientzat, dokumentuek dauzkaten administrazio-prozesuetan interesa duela jusstifikatzen badute, edo datuak behar dituztela edo ikertu nahi dituztela argudiatzen badute.

Aurreko lerroetan azaldu bezala, izaera pertsonaleko datuak dituzten dokumentuetarako sarbidea legez araututa dago, eta dokumentu historikoen integritate fisikoa zaintzeko eta kalteak ekiditeko gomendioak ere badaude.

12887 Abenduaren 9ko 19/2013 Legea, gardentasunari, informazio publikorako sarbideari eta gobernu onari buruzkoa

Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozesu Erkideari buruzkoa. (13. artikulua).

16673 Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa