Apirilaren 10eko gauean (asteartetik asteazkenerako gauean) pasako da Korrika Urkabustaiztik. Eta ez behin bakarrik, bi aldiz baizik: lehenengo, goizeko 02:30 inguruan, eta bigarren aldiz, 04:15 inguruan.
Motorrak berotzen joateko, Urkabustaizko korrika batzordeak hainbat jarduera antolatu ditu martxoan eta apirilean zehar:
- Martxoaren 24an, 13:00etik aurrera, Izarrako plazan, KORRIKA MATERIALA egongo da salgai
- Apirilaren 5ean, 19:00etan kultur etxeko antzokian, NAMIBIAN BASAMORTUA BIZIZ bidaia-kronika izango dugu ikusgai, Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Perez de Nanclaresen eskutik
- Apirilaren 6an, 18:00etatik aurrera, Izarrako frontoian, KORRIKA FESTA mundialaz gozatzeko aukera: Korrika “simulakroa”, koreografia, berbapasa lehiaketa, talo tailerra…