Datorren urriaren 20an SMyEk emakume enpresari eta autonomoekin topaketa bat antolatzen du. Horren helburua esperientziak elkarbantzea, Gorbeialdeako errealitatea ezagutzea eta emakume zein enpresari gisa zein motatako zailtasunekin topo egiten dugun hausnartzea da.
Topaketa hau Arabako Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikorako Departamentuak diruz laguntzen du.
Manurgako Egoitza Sozialean beste enpresa batzuekin harremantzeko lagunduko digun Networking bat egin ondoren, SMyEko bazkide diren Nuria Lopez de Letona eta Marisa Susok negozio eredu berritzailea den Guikuri Moda bisitatzera gonbidatuko gaituzte.
Aforo eta osasun neurriak direla eta, parte hartzaile zenbakia aurretik ezagutu beharra dugu. Bertaratzeko interesa izanez gero, SMyErekin harremanetan jar zaitez izena emanez ondorengo helbide elektronikoa somosmujeresyempresarias@gmail.com edo 606364649 telefono zenbakira deituz.