Gobernuak, orain arte, ez du datarik ezarri Ibilgailuen Ikuskaritza Teknikorako zentroak zabaltzeko. Hala ere, Ibilgailuen Ikuskaritza Teknikoa egiteko Administrazioarekin Lankidetzan aritzen diren Erakundeen Espainiar Elkarteak honakoa esan du: hainbat neurri hartuko dituztela, instalazioetan kolapsorik egon ez dadin.
Prentsa-ohar baten bidez, elkarteak adierazi du alarma-egoerak iraun bitartean itxi izanaren ondorioa kolapsoa izan daitekeela. 2020ko maiatzaren 10a da berriz irekitzeko aurerikusitako data. Data horretarako iraungita egongo diren ikuskapenak 3.100.000 izango dira, eta hiabetea bukatu arte itxaron beharra balego, iraungitako ikuskapenen kopurua 5.000.000ra iritsiko litzateke.
AECA-ITV elkarteak hainbat neurri proposatu ditu, lana era egokian eta ordenatuan egin ahal izateko, kutsatzeko arriskurik hartu gabe:
- Egutegiaren araberako luzapen bat eskatzen dute, 2020ko irailaren 30era artekoa, larrialdi-egoerak iraun bitartean IATa iraungi zaien ibilgailuentzat.
- Formazio-neurriak teknikarientzat, egin beharko den ikuskapen-kopuru handiaren ondorioz.
- Ikuskapen teknikoetan, bilgailuen barrualdean ukitu beharreko zenbait puntu aldatzea, pertsonen arteko kontaktua saiheste aldera.
- Azkenik, jendaurreko arretarako ordutegiak zabaltzea, erabiltzaileen arretari lehentasuna emateko.
Neurri horiek, maiatzaren 10ean irekitzeko asmoarekin daude lotuta, baina irekitzeko eguna atzeratzen bada, irailaren 30era arteko luzapen-proposamena aldatu egin beharko da, gehiago luzatzeko.