Unibertsitateko eta unibertsitatetik kanpoko gazte ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia. Eskabideak ekainaren 1etik 30era bitartean aurkezkuto dira.
Unibertsitateko ikasleak:
Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Era berean, salbuespen gisa, eskatzaileak ezin badu Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan sartu, aurrez aurre aurkeztu ahal izango du eskabidea, adierazitako dokumentazioarekin batera, Gazteriaren Foru Erakundeko bulegoetan (Jesusen Zerbitzarien kalean 5, Vitoria-Gasteiz) aurkeztuko dira 10:00etik 14:00etara edo itundutako udaletako erregistro orokorretan. Horrek ez du eragozten Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritakoa bete behar izatea.
Unibertsitatetik kanpoko ikasleak:
Eskabideak Gazteariaren Foru Erakundearen Erregistroan aurkeztuko dira. Gazteriaren Foru Erakundearen bulegoetara joanda (Jesusen Zerbitzarien kalea, 5, Gasteiz) 10:00etatik 14:00etara.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan jasotako erregistroetako batean.