Gorbeialdeko Kuadrillako eta hemengo udaletako ordezkari talde bat Madrilen, turismoaren eta gastronomiaren FITUR azoka erraldoian dago atzotik, asteazkena.
Gorbeialdeak bere eskaintza turistikoa Euskadi-ren stand-era eraman du, nabarmenduz ditugun altxorrak: natura, esperientziak, gastronomia, arkitektura, tradizioa, ibilaldiak eta museoak, besteak beste. Gorbeia nabarmentzen da Euskadi-ko bihotz berdea izateagatik.