Aurten ere, udarekin batera, Urkabustaizko Udalak erreklamazio idatzi bat bidali die Correoseko buruzagitzari eta Gobernuaren Arabako Ordezkaritzari, udalerrian posta zerbitzurik ematen ez dela salatzeko.
Kexa hori behin eta berriz egiten behar izan du Udalak oporraldietan edo jaiegunetan; izan ere, Correosek ez ditu ordezkatzen banatzaileen oporrak, eta bulegoak itxita ditu aldizka sasoi horietan.
Correosen etengabe dagoen langile faltak atzerapenak eta galerak eragin ditu bidalketen entregan, baita osasun azterketa eta kanpainen berri emateko Osakidetzaren jakinarazpenetan, ziurtagirietan, gutunetan eta paketeetan.
Gainera, langileen etengabeko aldaketak zuzenean eragiten du eguneroko banaketetan, eta atzerapenak emateaz gain, korrespondentzia eta paketeak galtzen dira.
Langileen bajak eta oporrak ez ordezkatzeari, Izarrako arreta bulegoa apiriletik itxita egotea gehitu behar zaio. Apirilaz geroztik bulegoa itxita dagoenez, bizilagunak 10 km baino gehiago mugitu behar dira beste herri batzuetara ziurtagiriak jasotzera, eta kudeaketa horiek egitea ezinezko dute ibilgailu propiorik ez duten pertsonek.
Udalerriko bizilagunak behin eta berriro kexatu dira, eta Udaletik arazo hori bera jasaten dugu Posta Zerbitzuaren prestazioan.
Gure ustez, Correosek Posta Zerbitzu Unibertsalari buruzko abenduaren 30eko 43/2010 Legean jasotako posta zerbitzu unibertsala emateko operadore gisa izendatuta dagoenez, Urkabustaizen betetzen ez duen zerbitzu publiko gisa hainbat betebehar ditu.
Betebehar horien artean daude gutxienez astean 5 egunetan posta banatzea eta Correosen egungo bulegoa irekitzea.
Urkabustaizko herritarrek posta zerbitzu on bat jasotzeko eskubidea dute.