Androzentrismoa ez da solik ikuspuntu maskulinoan oinarritutako mundu-ikuskera; gizonak gauza guztien erdigunean kokatzeko ikuspegia da, eta onena, posible bakarra eta unibertsala dela jotzen da. Androzentrismoak, begirada maskulinoari balioa eta onarpena ematen dituenez, gizonentzat ona dena gizadiarentzat ona da. Gauzak garrantzitsuak, onak edo txarrak izango dira, gizonen begirada partzialaren arabera.
Emakumeenganako bereizkeria sexista mota bat da.
Munduaren ikuspegi horrek ikusezin bihurtzen ditu emakumeak eta haien lorpenak; izan ere, gehiago baloratzen ditu emakumeak aldez aurretik baztertuak izan dituen eremuak, eremu pribatura baztertzen, eremu horretan eman baitzaielako emakumeek egindako jarduerei eta praktikei gizarte-balioa. Androzentrismoa, aldi berean, gizonek emakumeen gainean duten boterea eraikitzeko baldintza da, eta, desberdintasun horretaz elikatzen den heinean, horren ondorioa ere bada.
Botere-posizio horretatik, desberdintasuna mantentzea ahalbidetzen duten mekanismoak erreproduzitzen eta elikatzen dira, emakumeek egindako lanak eta gizarte-bizitzan duten eragina gutxiesten dira eta berdintasuneranzko aldaketarekiko erresistentzia sortzen da.
Hala, ikuspegi horrek gure hezkuntza sistema, zientzia, ekonomia, osasuna eta politika … baldintzatu du; emakumeen eta gizonen protagonismoa ezberdinduz, eta gizonengan eta emakumeengan sexu biologikoan oinarritutako erreferentzia sinbolikoak, identitateak eta subjektibitateak sortuz.
Gure ikaskuntza eta gure gizarte-harremanak guztiz errotuta daude androzentrismoan, eta, beraz, gure itxaropenak ere bai, pertsonalak zein kolektiboak.
Ikuspegi maskulinoa mundua definitzeko aukera on bakarra izatea, gizonak gizateriaren ordezkariak bihurtzen ditu. Androzentrismoa beraz matxismoa da.