Izarra Herri Eskolako Haur Hezkuntzako aurrematrikula zabaltzear dago 2022an jaiotakoentzat. Epea otsailaren 7tik 23ra bitartekoa izango da.

Eskolan, matrikulazio inprimakia jasotzerakoan, erabiltzaile bakoitzak eraman beharreko dokumentazioa zein den azalduko dizuete.

Martxoaren 12an eskatzaileen zerrenda argitara emango da.

Eta martxoaren 26ean onartuen behin-behineko zerrenda emango da jakitera.