Udaleko Berdintasun Sailak egitarau zabala antolatu du martxoak 8aren inguruan.
Ekintzak martxoaren 1ean hasiko dira joskintza tailerrarekin. Kultura etxean izango da 17:00etatik 20:00etara bitartean, eta helburua da mezu feministak izango dituen ikurrina erraldoia egitea.
Martxoaren 2an, ‘Feminissimas’ antzezlana eskainiko da kultura etxean, 19:00. Sarrerak dagoeneko salgai daude 5 eurotan.
Martxoaren 6an, ‘Salud mental y género’ tailerra hasiko da, Esterotipak elkarteak gidatutakoa. Hurrengo saioak apirilaren 10ean eta maiatzaren 8an izango dira, eta kultura etxean egingo dira, 18:00etan. Aurrez izena eman behar da.
Martxoaren 7an, ‘Super Ni’ ipuin kontaketa saioa egingo da 4 urtetik gorako umeei zuzendutakoa. Liburutegian izango da, 17:30ean.
Martxoaren 8an, egunarekin lotutako Kuadrillako manifestazioa Izarran egingo da, Gorbeialdeko Mugimendu Feministak antolatuta. Beheko Iturritik abiatuko da, 19:00etan.
Azkenik, martxoaren 21ean, ‘La vida en el centro desde el feminismo antimilitarista. La guerra empieza aquí’ hitzaldia emango dute Emakumeak Gerraren Aurka elkartekoek. Kultura etxean izango da, 18:00etan.