Asteazken honetan, ekainak 5, ospatuko den Ingurumenaren nazioarteko egunaren testuinguruan, eta herritarrak ingurumenarekin eta gure ingurunearekin kontzientziatzeko asmotan, Urkabustaizko Udaleko Ingurumen Sailak lehiaketa bat antolatu du, ekainaren 3tik 7ra bitartean egingo dena.

Asteko egun bakoitzean galdera sorta bat zabalduko da Udaleko sare sozialen bitartez. Erantzun guztiak asmatzen dituztenen artean sari baten zozketa egingo da.

Parte hartu! Eta ingurumen eta gure inguruneaz kontzientzia hartu!