Kultur Etxeak ateak zabalik dauzka Urkabustaizko herritar guztientzat. Udal liburutegiaren egoitza da, eta bertan egiten dira udalerriko ekintza kultural gehienak. Hiruhilero kirol ikastaroen: GAH (Gluteoak, Abdominalak eta Hankak lantzeko), soinketa, yoga, pilatesa… zein margo, eskulan eta euskal dantza bezalako ekintzen egutegia atontzen du.

Antzokiak egitarau oparoa izaten du, tartean haur eta helduentzako antzerki-obrak, dokumentalak edota filmak.

Urkabustaizko Kultur Etxea udalerriko zenbait elkarteren bilgune ere bada, baita hitzaldi zein erakusketentzako tokia ere.

INFORMAZIOA ETA HARREMANA

Kultur Etxea

Godamiturri kalea, x, 01440 Izarra

INSTALAZIOAK

Beheko solairuan, eta sarbidea Plaza Berrian duela, Udal Liburutegia dago. Liburutegiak irakurgelaz eta ikasgelaz gain haurrentzako irakurgela dauka.Jabetzako zein udal liburutegien sarearen katalogo digitaleko liburuak mailegatzeko zerbitzua dauka.
Ordutegia: 16etatik 20etara, astelehenetik ostiralera.

Lehen solairuan bilera eta erakusketa gelak daude.

Bigarren solairuan, berriz, kirol aretoa, kirol ikastaroak egiten diren gela eta kultur ekintzen gela daude.

Hirugarren solairuan antzokia dago.