Bake Epaitegia Justizia Administrazioaren organo bat da, eta Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegirik ez dagoen udalerri guztietan dagoena.
Bake Epaitegien barruan, Justizia Administrazioaren ordezkaria Bake Epailea da.
Organo judizial hau duen udalerrian erroldatuta dauden herritarrek, Erregistro Zibilarekin lotutako edozein gai eraman dezakete Bake Epaitegira. Kasu batzuetan, zuzenean ebatziko dira (ezkonduen seme-alaben jaiotza-inskripzioak), beste batzuk gai horren ardura duen Erregistroaren arduradunari bidaliko zaizkio. Hala ere, bai batzuei eta bai besteei, udalerriko Erregistro Zibilean egingo zaie harrera.
JENDAURREKO ARRETA ETA KONTAKTUA
Ordutegia: Ostiralak, 9:00etatik 14:00etara
Telefono zenbakia: 945 437 080 (Urkabustaizko Udala)
Fax-a: 945 437 288.
ZERBITZU NAGUSIAK
Beste batzuen artean, ondorengoak dira ematen diren zerbitzuak:
- Ezkontza zibilaren espedienteak.
- Ezkontza barruan izandako seme-alaben jaiotza-inskripzioak.
- Erregistro Zibilak egoitza duen udalerrian (udaletxean edo elizan) egindako ezkontzen inskripzioak.
- Erregistro Zibilak egoitza duen udalerrian gertatutako heriotzen inskripzioak.
- Ziurtagiri laburtuen eta hitzez hitzekoak ematea, ondorengo kasuetan: jaiotzak, ezkontzak, heriotzak (bai aipatutako Erregistroan, bai besteren batean inskribatutakoak; azken kasu horretan, Erregistro Zibil batek besteari eskatzen baitio)
- Ezkontza-itunen inskripzioak.
- Jaiotzak edo ezkontzak lekualdatzeko eskaerak.
- Bizi-agiriak edo Egoera-agiriak.
OHARRAK
Demanda zibilen kasuan, 90,15 eurotik beherako kopurua duten erreklamazioei dagozkienak bakarrik bideratuko dira.
Azkenik, Bake Epaitegi batek herritar bati dei diezaioke, beste Epaitegi batek eskatu duen komunikazio-ekintza bat edo eginbide bat gauzatzeko. Eginbide horiek oso garranntzitsuak dira epaiketa bizkortu dadin, horregatik, bertaratu ezin duenak Bake Epaitegiari jakinarazi behar dio.