Murgia BHI ikastetxea Arabako Zuia udalerrian kokatuta dago, Aita Pauldarren eraikuntzan. 1978tik ari da hezkuntza lanetan murgilduta. Aurreko mendearen 80ko eta 90eko hamarkadetan nekazal arloko Lanbide Heziketako zentroa izan zen eta 1997tik aurrera Ingurumen eta Baso Nekazaritza arloetan aritu da, Basoa eta Inguru Naturala Mantentzeko Lanak (Erdi Mailakoa) eta Baso eta natura ingurunearen kudeaketa (Goi Mailakoa) graduak eskainiz.
2006-2007 ikasturtean, Koartango, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako udalerriek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza abian jartzeko egindako eskaerari erantzun nahian, DBH etapari eman zitzaion hasiera.
Guztira 265 ikasle inguru hartzen ditu honela banaturik: 168 ikasle DBHn eta 97 ikasle Lanbide Heziketan.
DBHko ikasleak nagusiki , Koartango, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako udalerrietatik datoz eta beraien aurreko ikasketak Lehen Hezkuntzako Izarrako eskolan, Murgiako “Oroko Andra Mari” eskolan eta Gopegiko “Gorbeia” eskolan jaso dituzte.
Lanbide Heziketako ikasleei dagokionez, euskal erkide osotik jasotzen ditu eta erkidetik kanpokoak ere, gehiengoak arabarrak izanik.
Eredu linguistikoei dagokionez, Lanbide Heziketa A ereduan bakarrik eskaintzen da eta DBH, D (%85) eta B (%15) ereduetan.
INFORMACIÓN Y CONTACTO
Helbidea: Domingo de Sautu, 69. 01130, Murgia (Zuia)
Telefonoa: 945 187 051
E-Posta: murgiabhi@murgiainstitutua.net
Web orrialdea: www.murgiainstitutoa.hezkuntza.net
Ordutegia: lektibo arrunta 8:30tik 14:30ra.
Jantokia: 14:30tik 15:15ra MAGUI enpresa banatzailea.
HAUSPOA: errefortzuak, tailerrak, hitzaldiak. 15:15tik 17:10ra.
Garraioa: bi zerbitzu, 15:15tan eta 17:10tan.
Ikastetxearen lana gidatzen duen xedea: