Urkabustaizko Udalak 16 eta 30 urte arteko bi pertsona kontratatu nahi ditu egun osorako 12 hilabetez Europako Next Generation dirulaguntzen bitartez Lehen esperientzia profesionala administrazio publikoetan programaren barruan: Hirigintza eta Ingurumen teknikari bat; eta Administrazio Orokorreko teknikari bat.

Hirigintza eta Ingurumen teknikaria izango denak honako zereginak egin beharko ditu: Hirigintza eta Ingurumeneko departamenduei laguntza teknikoa eman beharko die; eta tokiko iraunkortasunari lotutako proiektuak bultzatu eta dinamizatu beharko ditu, besteak beste.

Administrazio Orokorreko teknikaria izango denak kontratazio publikoetako prozeduratan eta espedienteen kudeaketan laguntza eskaini beharko du; eta herritarri arreta ere eman beharko die, besteak beste.

Hautaketa egingo da Lanbiden izena emanda dauden 16 eta 30 urte bitartekoen artean, zeintzuk honako baldintzak bete beharko dituzten:

Hirigintza eta Ingurumen teknikariari dagokionez, Arkitektura, Arkitektura teknikoa edo antzeko gradu izan beharko du, eta euskarazko C1 maila.

Administrazio Orokorreko teknikariari dagokionez, Zuzenbide, Zientzia Politiko, Ekonomia, Enpresagintza edo antzeko lizentziatura izan beharko du, eta euskarazko C1 maila.