Datorren astean, ekainaren 8an, zabalduko dira udal igerilekuak irailaren 1era arte.
Bazkide egiteko eskabideak eskuragarri daude hemen eta Udaletxean.
Honako hauek dira aurtengo bazkidetza prezioa:
Norbanakoa, 25 urte baino gazteagoa, 20 euro.
Norbanakoa, 25 urtetik gorakoa, 50 euro.
Bizikidetza unitatea, 100 euro.
Eguneko sarrerei dagokionez, honako hauek dira ordaindu beharrekoak:
5 urtetik beherakoek, doan.
5 eta 25 urte artekoek, 2 euro.
25 urtetik gorakoek, 5 euro.
Gutxienez 20 lagunek osatutako taldeetako kideek, euro 1.
Horrez gain, langabetuei eta 65 urtetik gorakoei %50eko deskontua egingo zaie.