Gorbeialdeko Kuadrillak aldi baterako gerente letratua kontratatu nahi du.
Idazkari kontu hartzaile baten pareko funtzioak izango ditu: fede emailea, arauzko lege aholkularitza, toki erakundearen ekonomia eta finantza kudeaketaren kontrola, diruzaintza, kontabilitatea eta diru bilketa.
Lanean hasiko da urri hasieran, eta eskaerak aurkezteko epea urriaren 10an bukatuko da; Lanbide-ren bitartez egin behar da.
Postua eskuratu nahi duen pertsonak Zuzenbidean edo antzekoan gradua izan beharko du, eta euskarazko C1 ziurtagiria eta gidatzeko baimena.