Izarra Herri Eskolak 2021ean jaiotako umeen familiei jakinarazten die 2023-2024ko kurtsorako matrikula egiteko epea zabalduko dela otsailaren 13tik 24ra bitartean.
Eskabidea online egin daiteke online Ikasgunea atarian edo ikastetxean bertan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da:
-Ikaslearen familia liburuko edo jaiotze agiriaren fotokopia.
-Eskabidea egingo duenaren NANaren fotokopia.
-Familiaren bizilekuaren ziurtagiria.
-Banandutako familien Hezkuntza Sailaren protokoloaren agiria.