Lan eta Jolasek, Topagunearekin eta Urkabustaizko Udalarekin batera martxan jarritako programa. Ekainaren 31ra arte.
FUNTZIONAMENDUA ( lau urratsetan)
1- Irakurleak, Udal liburutegiko mailegu zerbitzua erabiliz, nahi duen euskarazko liburua eramango du etxera han irakurtzeko
2- Behin liburua irakurrita, liburutegia itzuliko du eta hori egitean irakurle-fitxa erraz bat beteko du.Fitxa betetakoan erosketa-txekea emango diote liburutegian bertan.
3- Erosketa-txeke horrekin erosiko duen euskarazko beste edozein libururen prezioaren %25 ordainduta edukiko du. ( Irakurlea; euskara ikasle, elkarte antolatzailearen kide edo Mintzalagunaren partaide izanez gero, txekeak %50ko balioa izango du)
4- Irakurleak txekea erabiliz erosi duen liburua lagun-ikaskide-senideren bati oparituko dio ( edo bere buruari), irakurketarekin gozatzen jarratitzeko.