Urkabustaizko XIV. Ganadu Azokaren ekitaldien barruan, I. Hurritz makila lehiaketa antolatu da.

Urriaren 27an, igandea, egingo da plazan.

11:00etatik 13:00etara makilak aurkeztuko dira eta erakusgai izango dira. Horren ostean, 14:00etan, sari banaketa egingo da.

Bi kategoriatan parte hartu ahal izango da: hiru makilako mazoak eta banakako makilak.

Eta bost sari banatuko dira: mazoen 1. eta 2. sariak, banakako makilen 1. eta 2. sariak, eta bertako saria.