Gaur, ostirala, film laburren aire libreko Korterraza Mix jaialdiaren barruan, Izarrako Marta Codesidok ‘Les mes grans’ dokumental saritua aurkeztuko du. 20 minutuko dokumentala Codesidok eta Universidad Autónoma de Barcelona-ko beste hiru ikaskidek egin zuten, eta Estatuko hainbat jaialditan saritua da.
‘Les mes grands’ dokumentala Cabrianes herrian (Katalunia) grabatua izan da eta hango hainbat lagunen -herriko nagusienen- bizitza erakusten du. Bizitza, heriotza eta landa inguruneari buruzko hausnarketa bultzatzen duen lan hunkigarria da. Egiteko prozesuan, lau zuzendariak luzaroan herrian bertan protagonistekin elkarbizitzan aritu ziren.
Aire libreko film laburren Korterraza Mix jaialdia gaur, ostirala, izango da plazan, 22:00etan. Hasieran umeei zuzendutako hainbat film labur proiektatuko dira, 20 bat minutuko iraupena izango duen emanaldia izango da. Eta, horren ostean, ‘Les mes grands’ eta beste film labur batzuk proiektatuko dira.