Miren Narbaiza ibilbide luzeko abeslari, gitarra jotzaile eta konposatzailea da, Mice izen artistikoa erabili ohi duena. Eta Itziar Garaluce, curriculum luzea daukan argazkilari eta artista bisuala. Bien artean ‘Meteo’ ikuskizuna sortu dute, klimak gugan duen eraginari eta guk klimarengan dugun eraginari buruz hausnarketa egiten laguntzen digun ikuskizun bitxia.
Gaur bertan, abenduak 4, egigno da kultura etxean, 19:00etan.