Larunbat honetan, uztailak 6, dagoeneko klasikoa bihurtu den Rural Boxing izango da, Izarra Rural Boxing taldeak antolatutakoa.

Jai handi honek, 11:30ean hasiko denak, barne hartuko ditu Izarra, Gasteiz, Bilbo, Vallekas eta beste jatorri batzuetako 60 borrokalarien erakustaldiak; azoka; indar erakustaldia harri jasotzaileen eskutik; herri bazkaria; zozketak; eta Iltze, Mozkor Alaiak, Menphis, Igitaia eta DJ Txatxis-en musika emanaldiak gauean ere luzatuko direnak.