Joan den astean Urkabustaizko Udalak ingurumenarekin lotutako galderen lehiaketa antolatu zuen ‘Egizu berde Urkabustaizen’ lelopean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan.
Jende askok parte hartu du lehiaketan, non aste osoan egunero bina galdera erantzun behar ziren, baina inork ez ditu galdera guzti-guztiak ondo erantzun. Hortaz, ez da saririk banatuko. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik! Eta ingurumenarekin kontzientziatzeagatik!