Urtero bezala, Pazko asteko oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko helburuarekin Udaberriko Bertso Abentura burutuko da.
Arabako haur eta gaztetxoek norbere herritik gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute aurtengoan ere.
Udaberriko oporraldia probestuz, lehen egonaldia apirilaren 22tik 24ra bitartean izango da, asteartetik ostegunera eta bigarrena apirilaren 24tik 26ra bitartean, ostegunetik larunbatera. 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoei dago zuzendua eta bertso eskolan dabiltzan 2012an jaiotako ikasleek ere aukera izango dute barnetegian parte hartzeko. Barnetegi batean edo bestean izen-ematea norberaren aukerakoa izango da dataren arabera.
Informazio gehiago, Gorbeialdeko Kuadrillaren webgunean.