Gorbeialdeko Kuadrillak Gorbeialdea Musikaz Blai jaialdiaren edizio berri bat antolatu du, ekainaren 16an Zuian ospatuko dena.

Kuadrillako bost abesbatzek hartuko dute parte: Zuia Musika Eskolako Abesbatza (Zuia), Bixente Goikoetxea Abesbatza (Aramaio), Zurbano Abesbatza (Arratzua-Ubarrundia), UME Abesbatza (Urkabustaiz) eta Mairu Abesbatza (Zigoitia). Gainera, Aramaioko Alaiak Kantuen Taldea gonbidatu gisa arituko da.

Emanaldiak Zuiako kaleetan, San Miguel elizan eta Villa Jesusako lorategietan izango dira.

Autobusak antolatu dira.